Amorebieta-Etxanoko Udalak Euskerea Sustatzeko Ekintza Plan barria jarri dau martxan
2019-07-24 11:53 Euskerea berbagaiHelburuak dira: euskerea ikasi, erabili eta hizkuntzeari eutsi.
Amorebieta-Etxanoko Udalak, Euskerea Sustatzeko Ekintza Plana 2019-2021 jarri dau martxan. Plan barri honek Eusko Jaularitzearen ereduari heldu deutso eta hiru helburu estrategiko ditu: euskeraren jabeukuntzea, erabilerea eta hizkuntzeari eustea. Dokumentuak hamabi esparruen inguruan hartuko diran neurriak ditu, aurreko Planari, 2015tik 2017ra indarrean egon zana, jarraipena emoteko eta esparru batzuk indartzeko asmoz.
Plan barriak gazteen artean euskerea eta teknologia barriak euskeraz erabili eta erabilera arlo sozioekonomikoan sustatuko ditu batez be. Era berean, euskeraz dakiten umeakandik euskeraz ez dakiten helduakanako transmisinoari ekingo deutso, tailerrak antolatuz umeek euren gurasoei eta aitita-amamei euskeraz berba egiten erakusteko.
Amorebieta-Etxanoko Euskera Sustatzeko Ekintza Plana 2019-2021, 2015-2017ko Planaren bersio eguneratua da. Aurreko planaren helburuen % 80 bete egin zan, pasa dan urtean Udalak Elhuyar-i eskatutako ebaluazinoaren emoitzen arabera.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!