'Ereregiz Doinuak', Markina-Xemeinen
2019-07-23 08:56 KultureaGaragarrilaren 27an, Harriak 2019 programearen barruko ekimenak izango dira.
Harriak 2019, Arte garaikidea bultzatzeko helburua dauen Eusko Jaurlaritzako programa bat da. Informazino gehiago hemen.
Ereregiz Doinuak ekimenean 5 proiektu ikusi ahal izango dira Markina-Xemeingo leku desbardinetan egun guztian zehar.
Komisarioa: Miguel Angel Garcia da.
Egitaraua:
12:30ean, Xemeingo eleizearen parean hasita, Txaranga Urretabizkaia. Performancearen eta musika esperimentalaren tradizinoaren artean kokatutako haize-taldeak berak sortutako piezak aurkezten ditu. Jarraibide erraz batzuetatik abiatuta, konposizino konplexuak eta koreografia dibertigarriak sortzeko gaitasuna erakusten dau. Taldearen osaerea ez da finkoa eta honako honeek dira partaideak, batzuetan edo besteetan: Luis André, Luis Candaudap, Terri Florido, Jon Mantxi, Fito R. Escudero, Sara Padilla, Unai Requejo, Ibon RG, Myriam Rzm, Fernando Ulzión eta Lars Windgun.
Xemeinen hasita, herrian zehar ibilbide bat egingo dabe.
13:30ean, Arretxinagako plazatik errotondara doan bidexkan, Garazi Navas. 1995ean jaio zan Usansolon Garazi Navas. Musikenen lizentziau barri da eta akordeoi-jole nekaezina da. Gaztea izan arren, proiektu ugaritan hartu dau parte (Bilboko Orkestra Sinfonikoan be jo dau) eta hainbat sari eskuratu ditu. Musikagile garaikideen lanak aurkeztuko ditu orain. da.
14:30ean, Uhagon kulturgunean, luntxa.
16:00etan Uhagon kulturguneko atzealdean, Tripak Kolektiboa. Arte Ederretako lau lizentziadunek (Mayi Martiarenak, Maite Mugerzak, Marina Suarez Ortiz de Zaratek eta Natalia Suarez Ortiz de Zaratek) eta Musikenen lizentziautako biolin-jotzaile batek (Andrea Berboisek) osotzen dabe taldea, euren kezkak eszena-formatuan aztertzeko asmoz. 2013tik dabiz lanean, eta Gasteizko Baratza aretoan, AZALAn eta Madrilgo Pradillo antzokian, besteak beste, erakutsi dabe euren lana.
17:00etan, Arretxinagako ermitan, Oholtza. Beñat Krolem (1990) artista gazteak diziplina ugariren hibridazinoan jarri dau jomugea: eskulturea, performancea, bat-batekotasuna eta bertsogintzea, besteak beste. Holan, proiekturako eskuratu ditu diziplinok, dekonstruidu eta ahozko eta ikusizko bat-bateko bide barrien bila. Bertako bertsolari biren laguntzinoa izango dau ekitaldian, Xabat Galletebeitia eta Josune Aramendi.
18:00etan, Xemeingo eleiza aurrean, verde prato. Serpiente eta Mazmorra taldeetan be ibilten dan Ana Arsuaga (Tolosa, 1994) margolari eta musikariaren bakarkako proiektua. Gai minimalistak aurkezten ditu, tekladua eta ahotsa erabiliz, askotan herriko folklorearen tradizinoan oinarrituta, abestiaren bidez berbearen eta airearen arteko batasuna aztertzeko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!