Matxitxa, Aurora Beltrán eta Marino Goñi omendu ditue bart Bilbon

Bizkaie! 2019-07-18 11:34   Musikea

Azken 40 urteak taula gainean

Musika Industriaren Alkarteak (MIE) atonduta, Bilboko Kafe Antzokian, musika industria sektoreko profesionalen topaketan, Angel Azkarraga Matxitxa (Managerra), Aurora Beltrán (Musikaria eta konpositorea) eta Marino Goñi (Gor) omendu ditue, 40 urtean musikearen sektoreari egindako ekarpenagaitik.

Azken 40 urteak taula gainean ekitaldian, euren lanbidea modu autodidaktan eta independentean jorratu ebela goraipatu eban MIEko buru Alvaro Sanzek.

Musika zale ugari batu zan ekitaldira, baita gitarrea eskuetan, kantu akustikoa jo eban Gorka Urbizu, Berri Txarrak taldeko abeslaria be.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu