Musika alternatiboa 2019ko Aste Nagusian

Bizkaie! 2019-07-17 12:48   Musikea

Bilboko Plaza Barria abuztuaren 17tik 24ra mundu osoko musika-moldeak hartzeko prest dago. 

Plaza Barriko oholtzara igoten lehenengoa FLOR DEL FANGO taldea izango da, zapatuan, abuztuaren 17an. Parisko 80ko hamarkadako eszena alternatiboko hainbat taldetatik etorritako musikariz osotuta dago, Mano Negra, Manu Chao, Parabellum, Chihuahua, Mano Solo, Melissmell edo Indochine, besteak beste. Rock-a eta erritmo latinoak buztartzen ditue.

Domekan, abuztuaren 18an, LOS QUE NO ESCARMIENTAN taldeak joko dau. Kanaria Handiko Las Palmasen eratua, musikea bestelako moldez eta modu barritzailean eginez, estilo berezia eta librea dabe. CACO SENANTEk be izango dau aukera oholtzan, Latinoamerikako abesti folklorikoak abestuko ditu. Aspalditik Vicente Borland Panamako pianista handiagaz ibilten da.

Astelehenean, abuztuaren 19an, swing-aren zaleek hitzordu garrantzitsua izango dabe Bilbon, O´SISTER! taldearen eskutik. Ahozko jazzaren urrezko garaia, AEBetako 20ko eta 30eko hamarkadetako musika herrikoia, dakarren swing taldea da; garai haretako emakume taldeei eskainitako omenaldia da, The Boswell Sisters taldeari, besteak beste, talde hori aitzindaria izan baitzan ahozko swing-ean. Taldeak lau disko argitaratu eta 300 emonaldi baino gehiago eskaini ditu Estaduko jazz eta swing klub eta jaialdi onenetan, eta birak egin ditu Portugalen, Italian, Grezian, Danimarkan, Suedian, Malaysian eta AEBetan. Bilbon, O Sister! taldeak kontzertu berezia eskainiko dau. Sevillarrakaz batera hiru haizeko sekzinoak parte hartuko dauelako da eta hiru abeslarien ahots harmonia liluragarriakaz eta atal erritmiko bikainagaz batera, swingaz eta jantzaz betetako gau handia izango da.

Martitzenean, abuztuaren 20an, TIN´ DEL BATEY taldeak Kubako erritmoak ekarriko deuskuz. Kubako sonaren sustraiakaz leial, orkestra honek musika sinplea eta eskuzabala dakar, eragin anitzez betea, trukean oinarrituta eta jantzearen esanetara. Tin' Del Batey taldearen errepertorioaren originaltasuna konposizinoen umorean eta zentzunez betetako eta eguneroko jardunaren poesia erakusten daben berbetan dago.

Jaien erdira hurreratuta, eguaztenean, abuztuaren 21ean, LINVAL THOMPSON & STRONG LIKE SAMPSON BAND taldearen txandea izango da Bilbo Reggae Splash-en XXVIII. edizinoaren barruan. Aste Nagusiko reggae-gaua izaten da. Aurtengo protagonista Linval Thompson izango da, Jamaikako eszenako ikono handia. Orain 10 urte Bilbon egon zanetik lehen aldiz itzuliko da Euskadira. 70eko eta 80ko hamarkadetako kantu klasikoak eskainiko ditu, abesti barriagoakaz batera.

Eguenean, abuztuaren 22an, FLAMENCO JOVEN izango dogu. Flamenkoak egun bizi dauen egoera bikaina aldarrikatzeko ikuskizuna, arte jondoa inoiz baino biziago dagoala erakutsiz. Horretarako, lehen mailako ensamble flamenko hau eratu dau, hogeita hamar urtetik beherako artistakaz.

Hurrengo egunean, barikuan, abuztuaren 23an, THE ETTA JAMES EXPERIENCE, taldeak kontzertua eskainiko dau Plaza Barrian, Etta James soul-aren eta rhythm & blues-aren artista handiaren omenez. Taldea soularen eta bluesaren arloan ospe handiko hamabi musikarik osotzen dabe eta giro parebakoa eskainiko deuskue, Aste Nagusiko bariku gauari amaierea emoteko. Euren errepertorioan, jantzan hasteko moduko lan klasikoak, Rock Me Baby, Tell Mama edo Something’s Got a Hold on me eta balada ezagunenetako batzuk, At Last edo I’d Rather go Blind.

Aste Nagusiko gauoi amaierea emoteko, abuztuaren 24an, barikuan, XABI ABURRUZAGA & LAGUNAK IKUSKIZUNA izango dogu. Xabi Aburruzagak bere azken ikuskizuna aurkeztuko dau, orain arte argitaratutako 4 diskoen errepasoa eginez: Bizkaiko Trikitixa (2007), Denboraren Naufrago (2009), Geure (2013) eta Keltik (2016). Gainera, une honetan grabetan dagoan Bost, bosgarren diskoko kanturen bat edo beste be eskainiko ditu.

 

8 agertoki eta 100 musika emonaldi baino gehiago doban

Udalak dobako 100 musika-ikuskizun baino gehiago antolatu ditu 2019ko Aste Nagusirako, izan be, Bilboko Aste Nagusiko jaietako publikoarentzat musika-eskaintzeak dauen garrantziaz jaubetuta, era eta edade guztietako jentearentzako kontzertuak izango dira uriko 8 agertokitan.

Askotarikoak izanik, egungo musikako kontzertuak, edo musika klasikokoak, ahaztu barik ohiko bilbainadak, musika-hitzorduek be Bilboko jaien ereduaren ezaugarriak izango ditue ardatz: kalidadea, askotarikotasuna, bardintasuna, parte hartzea eta dobakoak izatea, eta musika estilo bakotxak, bestalde, bere lekua izango dau, bere kokalekua.

Informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu