Gorbeialdeko Kuadrilleak Euskerearen Ulermenaren Mapea argitaratu dau

Bizkaie! 2019-07-17 09:30   Euskerea berbagai

Eskualdeko biztanleria osoaren % 60k dau euskerea ulertzeko gaitasuna.

Euskerearen erabilerea areagotzeko bidean, aparteko garrantzia dau oinarriak, hau da, euskerearen ulermenak. 2018an egin zan Euskaraldia ekimenak, 2018an egindakoa eta 2020an bigarren edizinoa izango dauenak, inportantzia berezia emon eutson euskerearen ulermenaren kultureari, euskerea ulertzeko gaitasunari garrantzia emoteari. Beraz, euskeraz egin gura dauenak ezinbestekoa dau jakitea bere hurreko ingurunean hiztunek euskerea ulertzeko daben gaitasuna. Eta Gorbeialdeko Kuadrillan datuak interesgarriak dira: biztanleria osoaren ia % 60k dau euskerea ulertzeko gaitasuna. Horrezaz gan, 35 urtez beherako ia herritar guztiek ulertzen dabe euskeraz gaur egun.

Kuadrillako Euskera teknikariak, Manex Agirrek azaldu dauenez, 'Euskerearen Ulermenaren Mapea argitaratuz helburu bat argi daukagu: jenteari ikusarazotea (akaso) uste dauena baino aukera gehiago dituala Gorbeialdean, modu orokorrean (ez Aramaion bakarrik) euskeraz lasai berba egiteko; batez be, belaunaldi gazteen artean. Mapea eskualdeko etxe guztietara eroaten gabiz (5.000 ale) eta horregaz herritarrei erabilerarako pausua erraztu eta estres linguistikoa gitxitu gura dogu'.


Gorbeialdeko Euskerearen Ulermenaren Mapearen bersino digitala ikusteko egin klik hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu