Emongiltza ekimenean Nekane Viota getxotarra saritu dabe
2019-07-15 07:50 Euskerea berbagaiEuskerea transmitiduteko familiaren garrantzia nabarmentzen dauen kanpainan hartu dau saria.
Nekane Viota getxotarrari emon deutso euskerazko liburu eta olgeten otzarea (100€ko baliokoa) Irantzu Uriarte Euskera zerbitzuko zinegotziak, Emongiltza ekimenaren inkestea bete eben personen artean zozketatutako sarietako bat.
Alkarbide, Bizkaiko Euskera zerbitzuen bilguneak, tartean Getxoko Udalarenak, antolatutako ekimenaren helburua da familiek seme-alaben hizkuntza ohituretan daben eraginaren garrantzia nabarmentzea, baita ondorioz euskerearen transmisinoan dauena be. Horretarako, ekimenaren webgunean (www.emangiltza.eus) familientzako baliabideak eta zalantzak argitzeko aholkuak eskaintzen dira, euskerearen erabilerea sustatzeko.
Kontuak kontu, proponidutako inkesteak familien hizkuntza ohiturei eta Emongiltza ekimenaren gaineko eretxiei buruzko galderak zituan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!