112.800 lagun batu dira Bilbao BBK Livera
2019-07-15 08:00 Musikea2020an, garagarrilaren 9tik 11ra izango dira hitzorduak.
Milazak batzuk gitxigo hurreratu arren, XIV. Bilbao BBK Live jaialdiak aparteko indarra izan dau, besteak beste, The Strokes, Rosalía, Liam Gallagher, Thom Yorke, Brockhampton eta Vetusta Morla taldeakaz. Baian ezin ahaztu Weezer, The Good, The Bad & The Queen eta Vince Staples, egungo hip hop izarrik handiena.
Ehun herrialde baino gehiagotatik etorri dira Bilbao BBK Live jaialdian gozetako esperantzeagaz eta antolatzaileek kanpin guneak izan dauen erantzun ona nabarmendu gura izan dabe, izan be, 9.000 lagunek erabili ditue hango zerbitzuak.
Horrezaz gan, Kobetamendi garbi ixteko erabiltzaileek izan daben ardurea eta erantzukizuna eskertu ditue, berrerabilteko edalontziak, zaborrak batzeko era selektiboa zein ordaintzeko cashless sistemea erabili dabelako.
Kontuak kontu, datorren urteko Bilbao BBK Live garagarrilaren 9tik 11ra izango da.
Berri Txarrak Lagunartean
BBK Live jaialditik kanpo, bart Berri Txarrak hirukotearen kontzertua bikain 20.000 lagunen aurreran. Pare bat orduko saioan, kantu klasikoak zein barriagoak eskaini zituan Japoniarantz urten aurretik. Eszenatokian izan ziran, besteak beste, Anari, Jurgi Ekiza, Zea Myseko Aiora Renteria, Enrique Villarreal El Drogas, Su Ta Gar taldeko Aitor Gorosabel, Josilouliko Matxet eta La Modako David Ruizi.
Ikusi Arte birako azken kontzertua Nafarroan, Iruñeako Navarra Arenan emongo dau Berri Txarrak taldeak zemendiaren 23an.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!