Gerediagak eta Durangoko Udalak musikea saritzeko II. Sormen Bekea Da! aurkeztu dabe
2019-07-12 13:33 Kulturea2019an, musikea izango da oinarri, edozein generotakoa (Igaz literaturea izan zan).
Durangoko Azokearen helburuetako bategaz bat eginez, euskerazko sorkuntzea sustatzeko eta sortzaile barriei bidea erraztuz euren lana ezagutzera emoteko abiatutako ekimena da. Igaz literaturea saritu zan eta aurtengo deialdian musikea oinarri daben lanak izango dira saria jasoteko aukerea izango dabenak.
Durangoko Bartolome Ertzilla Musika Eskolan (Montevideo Etorbidea, 7- Durango) egindako prentsaurrekoan izan dira Ima Garrastatxu (Durangoko alkatea) eta Nerea Mujika (Gerediaga Alkarteko presidentea).
Gerediaga Alkarteak eta Durangoko Udalak bigarren urtez abian jarriko dabe Durangoko Azokan emongo daben Sormen Bekea Da. Egitasmoaren helburua euskerazko sorkuntzea sustatzea eta sortzaile barriei bidea erraztuz euren lana ezagutzera emotea da.
Kultur sorkuntzearen barruan Durangoko Azokeak hartzen dituan diziplinak izango dira kontuan: literaturea, musikea, arte eszenikoak eta ikus-entzunezkoak. Aurkeztu daitekeen proposamena diziplina bakarra edota diziplinen arteko buztarketea izan daiteke. Baina, deialdi bakotxean diziplina bat hartuko da oinarritzat eta 2019an, musikea izango da oinarri, edozein generotakoa (Igaz literaturea izan zan).
Norentzat:
18 urtetik gorako sortzaile barrientzat (lan bakarra izan leike kaleratuta, CD, Maketa, online formatuan.
Norbanako zein taldeentzako pentsauta dago.
Bekearen zenbatekoa: 15.000€
Sorkuntza prozesua eta plazaratzea lagunduko dira. Proiektu bakarrari emongo jako eta lehiaketa bidez aukeratuko da.
Epea
2019ko irailaren 21ean, arratsaldeko 18:00etan, zarratuko da lanak aurkezteko epea. Proposamenak posta elektronikoz bialduko dira hurrengo helbide elektronikora: gerediaga@durangokoazoka.eus
Aurkeztu beharreko dokumentu batzuk (ereduak durangokoazoka.eus webgunean):
• Eskaera formularioa.
• Sortzailearan curriculuma eta portfolioa.
• Proiektuaren memoria (motibazinoa, luzerea, kronogramea...).
• Lanaren lagina mp3 formatuan.
Balorazino erispideak:
• Proiektuaren kalidadea.
• Gaitasun barritzailea eta originaltasuna.
• Proiektua zabaltzeko ahalmena.
• Aurrez aurreko proiektua defendisutea.
Ebazpen prozedurea:
Epaimahaiak aurkeztutako lanen artean lauzpabost aukeratuko ditu. Horreek proiektua defendidu beharko dabe epaimahaiaren aurrean. Lehen aukeraketearen ebazpena telefonoz egingo da. Lan irabazlearen barri 54. Durangoko Azokearen egitarauaren barruan emongo da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!