‘Papergabe’, ‘friki’ eta ‘zurito’ berbak Euskaltzaindiaren Hiztegian
2019-07-10 09:13 Euskerea berbagaiAzken sei hileotan, 312 sarrera eta 85 azpisarrera barri arautu ditu.
Euskaltzaindiak 397 forma barri arautu ditu azken sei hilebeteotan, eta moldaketa zein barrikuntza guztiak hiztegiari erantsi deutsoza. Euskaltzaindiak eten barik osotzen eta barrikusten dau hiztegia, eta urtean bitan sareratzen ditu barrikuntzak. 2016an, bigarren argitalpena papelean atera zanetik eguneratzen dau urtean bitan, eta 2019ko lehena da gaur sareratutakoa.
Azken sei hilebeteotan, 312 sarrera eta 85 azpisarrera bArri arautu ditu Euskerearen Akademiak, hau da, 397 forma barri. Horreez gan, beste 465 forma moldatu ditu. Egun, beraz, 39.188 sarrera eta 7.388 azpisarrera (hau da, 46.576 forma) eta 64.210 adiera ditu Euskaltzaindiaren Hiztegiak.
Gizartearen isla diran formak
Forma barriak erantsi dira Hiztegian, gaurko corpusetan erabilera-maiztasun handikoak eta, beraz, gizartearen isla diranak. Hemen adibide batzuk:
o gaixo(-)agiri eta sendagiri, baina, horiekin batera, baja eta alta
o baxo (Ipar., Frantziako estatuan, bigarren hezkuntza ikasketak amaitu ondoren, unibersidaderako sarbidea emoten dauen azterketea; azterketa hori gainditzeak emoten dauen ikasketa-mailea).
o Behe-mailea edo lagunarteko berbak, Hegoaldean lekua hartu dabenak: flipatu, friki.
o Janari-edariak: curry, sushi, tofu, pintxo, zurito
o Migrante, papergabe
o Intersexual, transgenero
Persona-izendegi barriak ekarri dauen izendapen barria: epizeno. Gainera, hainbat formatan definizinoak moldatu edo osotu dira (brebeta, bazar, kongresu...), adierak gehitu dira (ezkontza, gorriak ikusi...), adibideak gehitu edo moldatu (zaintza, zirku...), loturak (berme, entzungor egin...) eta marka osogarriren bat gehitu (funtzionalismo, hutsarte...), etab. Eta azpisarrera legez jasoa egoan barazki-jale sarrera izatera pasau da, barazkijale forman.
Barrikuntzea konsultan
Orain arte ez bezela, sarrera batetik beste baterako loturetan estekak ezarri dira hiztegi osoan, zuzenean, klik baten bidez, aitatutako sarrera horretara joateko. Adibidez, hiztegian baxo konsultea eginda, sarrera bi erakutsiko deuskuz hiztegiak. Lehenengoan ik. selektibitate daukagu eta, horren gainean klik eginda, zuzenean selektibitate sarrerara eroango gaitu.
Azken buruan Euskaltzaindiaren Hiztegiaren 2019ko garagarrileko eguneratzean zuzendu edo osotuko diran sarrera eta azpisarrerak eta gehitutako sarrera eta azpisarrera barriak ikusi hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!