Hasiera bikaina Pou anaientzat Perun

Bizkaie! 2019-07-09 10:18   Kirola

Peruko Andeetan, Huaraz uriburuan emon ditue hiruzpalau egun eta badoaz aurrera.

Eneko Pou, Iker Pou, Manu Ponce eta Alex Estrada kameralaria 3.300 metroko altuetan dagoan Huaraz uriburuan egin ditue egun batzuk aklimatazino prozesua ez eze, kudeaketak egin eta jatekoa erosteko. Dagoeneko San Marcos herriaren inguruetan dabiz oso gustora bertako jenteagaz.

Aroak lagundu ez arren, Poutarren abangoardiako eskaladarako leku batzuk aztertzen ibili dira eta pozarren dagoz, 5.000 metro inguruko mendietan zailtasun handiko hormak ikusi dituelako. Orain logistikearen fasea hasiko da baina eskalda librean sano trebeak diran eskalatzaileak pozik dagoz orain arte egindakoagaz.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu