Abenturearen bila Perura bidean dagoz Pou Anaiak
2019-06-26 08:12 KirolaIker eta Eneko Pou anaiak, Manu Ponce eta Alex Estrada ibiliko dira Peruko hormetan gora eta behera.
Urtarrilean Patagonian, Haizea 7b/+/60º/550 m bidea eta martian Norvegian, izotz ur-jauziak eskaletan ibili ostean, maiatzean, Marokoko Atlasen, Iker eta Neus Colomen arteko eztei bidaian, HoneyMoon 7b+/330 m zabaldu ostean, Manu Ponce murtziarragaz eta Alex Estrada kamerari peruarragaz batera, oraindino eskalau bako bidean sartuko dira Perun.
Espedizinoari hilaren 24an ekin eutsien eta han ibiliko dira garagarrilaren 24ra arte. Arrisku handiko espedizinoa da, nora, zein hormatara doazen be ez dakie baina helburua orain arte eskalau bako bidea zabaltzea da.
Iker eta Eneko Pouren bigarren bisitea da Peruko Mendikate Zurira, izan be, 2017. urtean be han izan ziran eta Zerain 8 a/860 m bidea zabaldu eta librean Qui Io Vado Ancora 7c+/8 a/550 m. eskalau eben.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!