Claudio JR. De Rosa 4et, Getxo Jazzeko irabazlea
2019-07-09 08:07 MusikeaOrain 35. Nazinoarteko Folklore Jaialdia eta 31. Nazinoarteko Blues Jaialdia datoz.
Claudio JR. De Rosa 4et taldeak irabazi dau Getxoko 43. Nazinoarteko Jazzaldiaren banden lehieketea. Symon Klekowicki Sextet taldea bigarren izan da eta talde irabazleko pianistea Xabi Torres izentau dabe bakarlari onena.
Publikoaren sariari jagokonez, Marc Martin Trio hirukoteak irabazi dau eta taldeko liderra izan da musikaririk onena publikoaren eretxiz.
35. Nazinoarteko Folklore Jaialdia
Garagarrilaren 22tik 24ra, gaueko 21:00etan, Muxikebarrin
Egitaraua:
- uztailaren 22an (astelehena): Bert (Armenia)
- uztailaren 23an (asteartea): Itxartu Dantza Taldea (Getxo)
- uztailaren 24an (asteazkena). Sama Ballet (Sri Lanka)
Sarrerak: Algortako eta Romoko Kultur Etxeetan jaso behar dira gonbidapenez.
31. Nazinoarteko Blues Jaialdia
Garagarrilaren 18tik 21era.
Lehenengo kontzertua Eric Bibbek emongo dau, blues akustikoaren gitarra-jotzaile nabarmenetakoak, soinu propioa dauenak, gospel, country eta Karibeko eta Afrikako musiken eraginakaz.
Bigarren egunean, Paul Lamb & The King Snakes izango ditugu, Britaniako blues bandarik onenetakoa. Edozein estilo joteko kapaz dira: Rhythm&Blues-etik hasi zein Texasko blues elektrikoa.
Trudy Lynn (Houston, 1947) bokalisteak zarratuko dau jaialdia. Eskarmentu handiko artista honek hainbat soinura egokitzeko gaitasuna dauka: soula, mainstream soinuak, blues klasikoak,...
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!