Bilboko Azkuna Zentroak 'Identidata' piezea aurkeztu dau
2019-07-05 08:26 KultureaUri-barrikuntzako Urbanbat bulegoaren proiektua da.
Identidata instalazinoak hausnarketea egiten dau zenbait eragilek identidadeen eraikuntzan beteten daben zereginaz, etenbako globalizazinoko ingurunean. Datuak bistaratzeko gailu baten lana be egiten dau, eta gaur, hemen eta orain, gure identidadea eregiteko oinarritzat hartzen ditugun elementuetako batzuk erakusten.
Bisitarien parte-hartzea olgeta plastiko baten modukoa izango da: pieza autonomoak alkarren ondoan jarriz egindako ariketa eregitzaile bat, eraldatzen dagoan mundu heterogeneo eta mutante bat irudikatzen dauena, etenbarik eta era kontzeptualean osotuz doana, herritarrek egindako ekarpenei esker.
Forma aldetik ardatz bien inguruan antolatuta dago: auzotik planetaraino doan eskala geografikoa eta identidadearen eraikuntzan funtsezkoak diran zenbait arlo. Identidadeak bezela, instalazinoa oinarrizko faktore bitan oinarrituta eregiten da: Maila narratiboan eregiten da, lotzen gaituen istorioen bidez. Geure buruari buruzko kontakizun baten moduan. Zati indibidualak erabiliz eregitako ipuin bat, aldaketak, desbardina dana, gure antzekoa dana eta batzen gaituana.
Eta irudien bidez eregiten da. Irudi indibidualak eta gure taldearen edo geugaz konektauta dagoan taldearen irudi kolektibo bat, geure buruaren luzapen bat izango balitz legez.
Istorioak eta irudiak, besteakandik bereizten eta antzeko bihurtzen gaituenak.
Clara Boj eta Diego Díaz artistek instalazinoko datuak interpretetan ditue, Eguzkiaren Pantailan jarritako Identidade kuantikoa esku-hartze artistikoan. Euren proposamenean, identidadearen azterketaz egiten dabe hausnarketea, gainezarpen kuantikoaren ikuspegitik; horren arabera, identidadea aldi berean izan daiteke bere adiera guzietan, baina, zehazten saiatzerakoan, izan leiken konfigurazinoetako bat baino ez jaku agertzen.
Clara Bojek eta Diego Díazek alkarregaz lan egiten dabe 2000. urtetik. Euren lan nagusietan, dispositibo barriak proponiduten ditue (kontzeptualak eta teknologikoak), uri-ingurune fisikoko eta digitaleko pertzepzinoa eta esperientzia birformuletako. Sorkuntzea eta ikerkuntzea irakaskuntzeagaz bateratzen ditue, Clara Boj Valentziako Unibersidade Politeknikoan dabil, eta Diego Díaz, barriz, Castelloko Jaume I Unibersidtdtean.
Identidata sorkuntza kolektiboko instalazino bat da, eta kultura-lankidetzako smARTplaces programa europarreko URart proiektuan sartuta dago. Sei herrialdetako zortzi museok eta sorkuntza-zentrok eratutako eta 2 ikerketa-bazkidek lagundutako sare bat da, eta haren helburuetako bat da kulturea eta artea atzemoteko eta konsumidutekoo erea iraultzea, kultura bitartekotzako forma barriak suspertuz, audientziek baterako sorkuntzako prozesuetan parte hartu deien.
Azken buruan, gauez, 20:00etatik aurrera, Azkuna Zentrora hurreratutako hedabideek zentroko terrazan Nestor Lizalderen Akelarre Elektrikoa grabetako aukerea izan dabe. Kontua da ze terrazako guneak ikus-entzunezko pieza artistiko bat hartuko dauela lehen aldiz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!