Eusko Jaurlaritzeak eta Euskerearen Erakunde Publikoak 1.930.000 euro inbertiduko ditue

Bizkaie! 2019-07-05 08:05   Euskerea berbagai

Diruz lagunduko dira euskerazko irakaskuntzea, euskaltegiak, euskerazko hedabideak eta aisialdiaren alorreko jarduerak.

Eusko Jaurlaritzeak eta Euskeraren Erakunde Publikoak 1.930.000 euro inbertiduko ditue 2019an euskerea Iparraldean sustatzeko. 2017-2022 epealdirako hitzarmen-markoaren barruan eta joandako apirilaren 3an Baionan sinatutako erispideei jarraituz, lankidetzarako oinarri horren bitartez euskerazko irakaskuntzea, euskaltegiak, euskerazko hedabideak edota aisialdiaren alorreko jarduerak diruz lagunduko dira. Eusko Jaurlaritzeak 400.000 euro jarriko ditu eta Euskerearen Erakunde Publikoak, barriz, 1.530.000 euro.

Euskerearen Erakunde Publikoaren Baionako egoitzan egindako aurkezpenean, Miren Dobaran Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuordeak, Beñat Arrabit Euskerearen Erakunde Publikoko (EEP) presidenteak eta Bernadette Soule EEPko zuzendariak aurtengo ebazpenaren zehetasunak azaldu ditue. Euskerearen lurraldeen arteko lankidetzeari jagokonez, azken urteak oparoak izan dira. Eusko Jaurlaritzea beti egongo da Euskerearen Erakunde Publikoagaz lankidetzan jarduteko prest, beti egongo gara euskerea Iparraldean sustatzeko prest, baldin eta alkarlanerako borondatea erakusten bajaku. Azken urteotan borondate hori argia izan da, adierazo dau Dobaranek.

Beñat Arrabitek Eusko Jaurlaritzearen ekarpena eskertu dau: Hitzarmen-markoak gure partaidetzearen norabide nagusiak finkatzen baditu be, urtero izenpetzen dogun eranskinak urteko alkarlana eta lan-programea zehazten ditu. Hemen bertan izenpetu genduan aurtengoa joan dan apirilaren 3an. Eskertzekoa da Eusko Jaurlaritzearen laguntzinoa eta ekarpena, posible egingo dauelako Ipar Euskal Herriko alkarte eta eragile pribatuek euskerearen transmisinoa eta erabilpena garatzeko dituen proiektuak aurrera eroaten laguntzea.

Gaur ezagutzera emondako dirulaguntzinoak 2017-2022 epealdirako hitzarmen-markoan kokatzen dira. Urtero legez, pasa dan udabarrian aurtengo ekitaldiari jagokon eranskina sinatu eben Eusko Jaurlaritzeak eta Euskerearen Erakunde Publikoak, aurtengo lankidetzearen lan arloak zehazteko asmoz. 


Lankidetzarako fondoa dirutza multzo bitan banatua da:

575.000 euroko dirutza multzoa (2018an baino 25.000 euro gehiago): Euskerearen Erakunde Publikoa eta Eusko Jaurlaritzearen arteko sustapen-lerroakaz bete-betean datozela ikusita, Ipar Euskal Herriko 9 eragile jakinentzako dirulaguntzinoak.

355.000 euroko dirutza multzoa (igaz baino 25.000 euro gitxiago): Ipar Euskal Herriko beste hainbat eragile pribaturi zuzenduko jako multzoa, hizkuntza jarduera Proiektu Deialdiaren bidez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu