Bilboko Erriberako Merkatuko sukaldaritza eskolea martxan

Bizkaie! 2019-07-05 07:55   Jan edanak

Erriberako Merkatuko Sukaldaritza Eskolea zabalik dago.

Osasun eta Kontsumo Sailaren esku dagoan Bilbao Zerbitzuak-en eta Bilboko Ostalaritza Goi Eskolearen (ESHBI) arteko lankidetzearen ondorioz, udal ekipamenduaren bigarren pisuan jarri dabe martxan.

Alfonso Gil Alkateorde eta zinegotzi Koordinatzaileak; Yolanda Díez Osasun eta Kontsumo Zinegotzia; eta Joseba Lozano Bilboko Ostalaritza Goi Eskolako (ESHBI) Zuzendaria izan dira tartean, uriburuak izango dituan suete barrien aurkezpenean.

Erriberako Merkatuko Sukaldaritza Eskolea izango dan ekimen honetan, merkataritza eta gastronomia tradizionalaren balioen transmisinoa sustatzeaz gan, Merkatuaren jarduereari balio erantsia emoten lagunduko dau, Merkatua bera eta Bilboko Alde Zaharra merkataritzarako eta aisialdirako erreferentziazko gune moduan kokatuz eta indartuz. Kultureari eta ezagutzaren sorkuntzeari be lagunduko deutso, ESHBI goi mailako koalifikazino zentroa baita, sukaldaritzako arteen, sukaldaritzara aplikautako teknologiaren, gastronomiaren eta osasunaren prestakuntzan eta barrikuntzan.

Erriberako Merkatuko Sukaldaritza Eskola barriak, Eskuak zikintzeko aukerea emongo daben banakako 12 sukaldaritza postu ditu, ikasleek, sukaldariak aurretik azaldutako eta egindako errezetak kozinau beharko dituelako. Horrezaz gan, irakasleek azalpen interesgarriak eskainiko ditue, baita klasean proponidutako platerak kozinetako erabili beharreko teknikak be.

ESHBIk gustu guztietarako ikastaro programea diseinau dau. Nazinoarteko sukaldaritzea: sushia, pasta, cevicheak, fideo asiarrak, tex-mex...; euskal sukaldaritzea: makailaoa, tradizionala, pintxoak, sukalkiak eta marmitakoak, euskal postreak...; eta bestelako sukaldaritzak, denporaldi bakotxekoa, saltsa eta sukaldaritzako fondo ikastaroa, hasierakoa, hirugarren edadekoei zuzendutakoa, ikasleei zuzendutakoa...

200 zenbakiko postua (30 metro koadro) eta horren aurrean dagoan merkataritza gunea (52 metro koadr)o hartzen dituan Erriberako Merkatuko Sukaldaritza Eskolan aurrera eroango dituen ekintzak ondokoak dira:

- Zaleentzako ikastaro laburrak.
- Sukaldaritza blokea.
- Esperientzia gastronomikoak
- Turistentzako proposamen gastronomikoak.
- Prestakuntza/aurkezpenak udal merkatuetako merkatarientzat.
- Merkatarientzako koktelak.
- Eskolei, ikastolei, akademiei eta bestelakoei zuzendutako jarduera gastronomiko hirueledunak.
- Gazteentzako ikastaroak.
- Umeentzako tailerrak.
- Enpresentzako eta berbatutako taldeentzako tailerrak.
- Hirugarren edadekoentzako sukaldaritzea.
- Produktuak probetea.
- Euskerazko jarduera gastronomikoak euskaltegietarako.

Ikastaro guztiak praktikoak izango dira, eta ikasleek eurek kozinautako janariak probau ahal izango ditue. Parte-hartzaile bakotxak bere sueteko postua, lehengaia eta sukaldariak aurretik azaldutako eta egindako errezetak kozinetako beharko dituan tresna guztiak izango ditu. Ez da aurretiazko ezagutzarik eskatzen, ikastaroak profesionalak ez diran personentzat pentsauta dagozalako eta aisia gastronomiko proposamen bikainak diralako. Izena emoteak ESHBIren webgunearen bitartez egingo dira: www.escuelahosteleria.com.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu