III. Open House, 70 eraikin baino gehiago ikusteko aukerea Bilbon, Barakaldon eta Getxon

Bizkaie! 2019-07-04 13:10   Kulturea

Open House nazinoarteko arkitektura eta urigintza-jaialdia da, 1992an sortua Londresen, Victoria Thornton-en eskutik.

Arkitekturearen eta urigintzearen arloko bikaintasunaren zabalkundea egin gura dauen nazinoarteko hitzordua irailaren 28an eta 29an izango da aurreko aldietan izandako erantzun bikainaren ostean (35.000 bisita baino gehiago eta 600 boluntario). Jaialdia hazten dago Itsasadar osoan zehar zabaltzen eta aurten Getxoraino helduko da.

Hirugarren edizino hau OUT alkarteak antolatua da, eta, beste erakunde batzuen artean, Bilboko Udalaren babesagaz eta Bizkaiko Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailaren, Barakaldoko Udalaren eta Getxoko Udalaren alkarlanari esker egingo da.

Open House nazinoarteko arkitektura eta urigintza-jaialdia da, 1992an sortua Londresen, Victoria Thornton-en eskutik. Asteburu batean zehar, edegita egongo dira uriko hainbat eraikinetako ateak, doban bisitetako eta, beraz, diseinuak eta arkitektureak presentzia handiagoa izan deien herritarren artean, 48 orduan uria ezagutzeko danon artean lemapean.

Asteburu batez, Bilbok, Barakaldok eta orain Getxok be bai ateak edegiko ditue euren arkitektura-obra baliotsuenak eta horreen balioa erakusteko, aukera ederra herritar zein bisitari guztientzat, uria berrezagutzeko arkitekturearen eta urigintzearen bitartez.

Parte hartuko daben eraikinak 70tik gora izango dira. Kanpoaldean seinaleren bat egongo da jenteak eraikinak identifiketako. Eraikin bakotxeko 20-30 minutuko bisitaldi gidatuak izango dira, 25 persona inguruko taldetan banatuta. Eraikin bakotxa ikusteko ordutegia erakinaren aukeren arabera izango da. Eraikin gehienak bisitetako ez da izenik emon behar, nahikoa izango da bertara joan eta txandea izan arte itxarotea.

Uria edegiteaz gan, Open House Bilbao 2019 egitarauan jarduera osogarriak be izango dira, eta, holan, kultur eskaintza handiagoa izango da, arkitektoek gidatutako ibilbide espezializaduakaz, umeentzako tailerrakaz eta itsasontziz itsasadarrean zehar ondarerik ondare egin ahal izango diran ibilbideakaz.

Azken urteotan, jaialdia zabaltzen joan da arkitekturan eta diseinuan abangoardian diran beste uri batzuetara be, eta munduko 40 uri baino gehiagotan ospatzen da gaur egun. Open House Bilbao jaialdiak be parte hartu eta laguntzen dau, OHWW nazinoarteko sareko kide legez, uriek kalidadezko arkitekturea eta diseinua zabaltzeko eta defendiduteko.


Itsasadarra. arkitekturea eta nortasuna

Itsasadarrak lotzen ditu udalerri horreek eta ibilbidean, arkitektura-obra eta paisaje multzo bat emoten dau ezagutzera. Hari bat da, eraikinetatik hasi, Barakaldoko zama-lekuetatik eta Getxoko jauretxeetatik igaroten dana industrializazinoak ekarri eban iraultza handia gogorarazoz, harik eta oraintsuagoko obretara heldu arte.


Open House Bilbao

Herritarrek arkitekturearen eta urigintzaren bidez uria hobeto ezagutzeko aukerea izango dabe. Bilbok 50 eraikin inguru edegiko ditu aurten eta barrikuntzetako bat da La Cava Etxea.

Deustuko La Cava Etxeak (egilea ezezaguna, 1869) Rafaela Yvarra Vilallonga Labe Garaien sortzailearen alabearen antxinako egoitzea dira. 1927an emon jakozan dohaintzan Aingeru Zaindarien kongregazinoari, eure eginkizun sozialagaz jarraitzeko.

La Cava Etxeak estilo bereko eraikin bi dira, 1869an eregitakoak eta Yvarra Villagongatarrak bizi izan ziran hareetan. Sasoiko burges jauntxuen estiloaren arabera eregitakoak dira eta kolore gorrikoak; oraindino be sasoui haretako altzariak eta dekorazinoa gordeten ditu.


Open Barakaldo

Barakaldok be lekua hartu dau jaialdian, eta aukerea emongo dau iragan industriala ezagutzeko eta uriak azken hamarkadetan izan dauen birmoldatzea ulertzeko. Barakaldok 12 eraikin inguru edegiko ditu eta barrikuntzetako bat da Munoa Jauregia. Munoa Jauregiaren jatorrizko proiektua (egile ezezaguna, 1860) | R. Bastida, 1916) 1860koa da. Eraikin eklektiko bat zan, egun jauregiaren atal nagusia dana, hain zuzen.

Eraikinaren egiazko eraldatzea Rafael Etxebarria Azkarate Bilboko industria-burgesiako kide ezagunak erosi ostean etorri zan.


Open Getxo

Getxok bat egin dau Open House jaialdiagaz, arkitekturea sustatzearren. Abraren bokalean, Itsasadarra Getxoraino heltzen da, eta, han, arkitektura dotoreaz ez eze, egungo proiektu interesgarriez be gozetako aukerea dago.

Arkitektura aberatsa dago Getxon eta aukerea izango da antxinako jauretxeak ikusten joateko. Getxok 12 eraikin inguru edegiko ditu, besteak beste, Bake Eder | Biscaytik jauregia (L. Elizalde, 1901 | M.M.Smith, 1910 | G&C Arquitectos 2008),


Izena emotea

Epea zabalik dago: www.openhousebilbao.org webgunearen bidez. Bestalde, konsultaren bat egin edo zeozertxu argitu beharra izan ezkero, posta elektronikoa erabili: boluntario@openhousebilbao.org.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu