Quebec eta Euskadiko 80tik gora eragile batuko dira egunotan
2019-07-04 07:55 Kulturea2020an Quebecek hartuko dau aurten Etxeparek Eskozian atondutako denporaldiaren lekukoa.
Topaketa honek Quebec eta Euskadiren arteko MOU edo Alkar-Ulermenerako Memorandumean dau jatorri, izan be, 2017. urtean Urkullu Lehendakariak eta Quebeceko Lehen Ministroak sinatu eben hitzarmenean jasotako lankidetza esparruetako bat da kultura, ingurumena, garapen ekonomikoa eta barrikuntzeagaz batera. Lehendakariak adierazo dauenez, Quebec lehentasunezko bazkidea da Euskadi-Basque Country nazinoartekotze estrategian, eta horretarako hiru arrazoi azpimarratu ditu: dibersidade kultural eta linguistikoaren babesa, barrikuntzaren aldeko apustua, eta ingurumenagaz eta aldaketa klimatikoari aurre egiteko konpromisoa. Era berean, lurralde bien arteko loturea orain bost mende hasi zala ekarri dau gogora: Quebec eta Euskadik 2020. urtean topaketa bat atontzeko nahia konpartiduten dogu; kulturatik abiatuta, gure nazin bien arteko loturea estutzen jarraitzeko historikoa izango dan topaketea. Lehendakariagaz batera izan dira, besteak beste, Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua, Marian Elorza Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia eta Irene Larraza Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria.
Iñigo Urkullu Lehendakariak harrerea egin deutso Quebecetik Euskadira etorri dan ordezkaritzeari. Hizkuntza, kultura eta sormen industrien alorreko 19 erakundetako ordezkariek barikura arte Gasteiz, Donostia eta Bilbon egingo diran kultur topaketa profesionaletan hartuko dabe parte, 60tik gora euskal eragilegaz batera. Ekitaldiak Quebec eta Euskadiren arteko kultur hartu-emonak estutzea dau helburu, eta 2020. urtean zehar Quebecen euskal kultura denporaldi bat gauzatzeko lehen urratsa izango da.
Quebec eta Euskadiko kultur eragileen arteko lankidetzea, eta artista, sortzaile eta kultur industrien hartu-emonak sustatzeko helburua dauen Quebec-Euskadi 2020-2021 egitasmoa da herrialde bien arteko lankidetzearen emoitzetako bat. Etxepare Euskal Institutuak eta Quebeceko Kultura eta Komunikazino Ministerioak bideratuta, euskal kultur denporaldi bat egingo da Quebecen 2020an. Egitasmoak joan-etorriko ibilbidea izango dau, 2021. urtean gauza bera egingo baita quebectar sortzaileakaz Euskadin. Egitasmo horren lehen mugarria izango da gaur bertan hasitako kultur topaketa profesionala.
Euskadi-Quebec kultur topaketa profesionalak
Barikura arte Quebec eta Euskadiko kultur eragileen arteko topaketea antolatu dau Etxepare Euskal Institutuak, alkar ezagutzea indartu, herrialde bien arteko kultur trukaketak sustatu, alde bietako sorkuntzea bultzatu, esperientzia eta ezagutza trukatu eta kultur erakusleihoak eratzeko helburuagaz.
Quebeceko gobernuak, deialdi publiko baten bidez, hautatu ditu Euskadira etorri diran eragileak, berbarako, gobernuaren menpeko instituzinoetako ordezkariak: Frankofonia eta Nazinoarteko Harremanetarako Ministerioa, Kultura eta Komunikazinoaren Ministerioa, Quebeceko Arteen eta Letren Kontseilua (CALQ), Bartzelonako Quebeceko Ordezkaritzea eta Kultur Enpresen Garapenerako Erakundea (SODEC). Horrezaz gan, kulturearen azpisektoreetako erakunde eta plataforma ezbardinetako hainbat ordezkari be etorri dira, euskal kulturea ezagutu eta bertako eragileakaz lehen kontaktua izateko; horreen artean dgoz Montrealgo Jantza Garaikidearen Eskolea, REGARD zinema jaialdia edota Théâtre la Rubrique erakundea.
Bestetik, Etxepare Euskal Institutuaren konbidtari erantzunez, hirurogeitik gora euskal eragilek emon dabe izena topaketa honetan parte hartzeko: kultur azpisektore guztietako erakunde, plataforma, konpainia edota norbanakoak.
Hiru eguneko topaketa honek agenda betea izango dau. Quebec-Euskadi lankidetza hitzarmenaren inguruko azalpena emon dabe Etxepare Euskal Institutuko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariek. Ostera, hiru egunetan, egitaraua antzerakoa izango da: azpisektoreka banatutako euskal eta quebectar kultur eragileen arteko buruz buruko bilerak, uri bakotxeko gune kultural garrantzitsuenetara egindako bisitak, Bilboko Arte Eder Museora, Gasteizko Santa Maria katedralera, Pasaiako Albaola Itsas Faktoriara edota Donostiako Tabakalerara.
Quebec-Euskadi hitzarmena
2017ko urrian, Iñigo Urkullu Lehendakariak Quebecera egindako bidaia instituzionalean sinatu eban Euskadi eta Quebecen arteko MOU edo Alkar-Ulermenerako Memoranduma bertako Lehen Ministro Philippe Couillard-egaz.
Baina Quebec-Euskadi 2020-2021 joan-etorriko egitasmoa ez da herrialde bien arteko lotura kulturala sendotu asmoz egingo dan proiektu bakarra. 2018ko apirilean, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiria eta Etxepare Euskal Institutuko zuzendari Irene Larraza Quebecen izan ziran, eta bertako McGill Unibersidadeagaz lankidetza hitzarmena sinatu eban Etxepare Euskal Institutuak, etorkizunean bertan euskal ikasketen katedra barri bat martxan jarteko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!