Irati Alcantarillak irabazi dau Berritxu Saria
2019-07-02 08:25 BertsolaritzeaEuskal Herriko hainbat lurraldetako zortzi gaztek kantau eben Berriatuan.
Euskal Herriko hainbat lurraldetako zortzi gaztek kantau eben Berriatuan. Argazkia: Ander Txakartegi
Euskal Herri mailako bertsolari gazteen sariketea da Berritxu Saria, dagoeneko ibilbide luzea daukana. Aurten be antolatu dabe eta Irati Alcantarilla urruñarrak eskuratu dau lehen saria. Oraintsu Irati Alcantarilla izan da 2019ko Eskolartekoko txapeldun Aner Peritzen aurretik.
Sariketea Zentrala eraikineko bideo gelan egin eben eta ondokoak izan ziran beste zazpi parte-hartzaileak: Maite Sarasola, Nahia Ibarzabal, Garazi Navarro, Ekiñe Zapiain, Aitor Tatiegi, Aroa Arrizubieta eta Bittor Altube. Azken hiru horreek sailkatu ziran, irabazleagaz batera, bigarren fasera.
Epaile lanetan, barriz, Iñigo Gogenola, Aitor Basterretxea eta Ander Txakartegi ibili ziran.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!