EGOk hautaketa prozesua jarri dau abian zuzendari nagusi barria aukeratzeko
2019-07-01 07:55 MusikeaHautagaiak aurkezteko epea garagarrilaren 15ean amaituko da.
Euskal Herriko Gazte Orkestra Fundazinoak hautaketa prozesua jarri dau abian zuzendari nagusi barria izentetako. Kargu barri honek Euskal Herriko Gazte Orkestrearen (EGO) kudeaketea zuzendu eta proiektuaren helburuak beteteko estrategia diseinauko dau. Hautagaiak aurkezteko epea garagarrilaren 15ean amaituko da, eta aurretiko hautaketa gainditzen dabenei eskatuko jeke orkestrarako daben ikuspegi, estrategia eta ekarpenak azaltzeko proiektu bat aurkezteko.
EGOko zuzendari nagusi barria Fundazinoaren Patronatuaren menpean egongo da, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika zein Ekonomia eta Ogasuna sailetako ordezkariek osotzen dabena. Kargu barriaren helburua izango da fundazinoaren helburuak aurrera eroatea eta asmo horreek lortzeko plan estrategiko bat zehaztea. Era berean, hartu-emonetarako eta trukerako tokiko eta nazinoarteko sareak sortu beharko ditu, bai eta komunikazinorako tresna eta protokoloak garatu be. Fundazinoaren helburuak ondokoak dira: gazteen profesional aurreko heziketeari laguntzea; musika balioak sustatzea; eredua garatzea; ikastaroak eta biltzarrak antolatzea; eta informazino eta arreta zentro bat ezartzea.
Lanpostu honetarako unibersidade titulua eskatuko da (lizentzia, gradua edo masterra); aintzat hartuko dira musika kudeaketako ezagutzak eta berenberegi eskatuko da gitxienez hamar urteko esperientzia kudeaketan, aukeran, musika kudeaketan, bai eta proiektu barri bat diseinau eta aurrera eroateko gaitasuna be. Hizkuntzen arloari jagokonez, hizkuntza ofizial biak euskerea eta gaztelania eta ingelesa be ondo jakitea eskatuko da, frantsesez jakitea be balorauko dalarik.
Aurretiko hautaketea gainditzen daben hautagaiek, hautatze prozesuaren barruan, proiektu bat aurkeztu beharko dabe eta hor azalduko dabe ze ikuspegi, estrategia eta ekarpen dituen Fundazinoarentzat.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!