'Glokala. Artea jagotea gaur, hemen, orain'

Bizkaie! 2019-07-01 08:08   Kulturea

II. Udako Ikastaroa Bilbon, garagarrilaren 1, 2 eta 3an.

Bilboko Arte Eder Museoak, Deustuko Unibersidadeak eta Gondra Barandiarán Fundazinoak hasierea emongo deutse astelehenean, garagarrilaren 1ean, Glokala. Artea zaintzea gaur, hemen, orain izenburupeko II. udako ikastaroari. Bertan, gogoeta egingo da komisariotzeak gaur egun dauen esangurearen inguruan, nazinoarteko zenbait aditu nabarmenen esperientziaren bitartez.

Aurkezpenean izan dira Miguel Zugaza, Bilboko Arte Eder Museoko zuzendariak; José María Guibert, Deustuko Unibersidadeko errektorea, eta Guillermo Barandiarán, Gondra Barandiarán Fundazinoko presidenteak eta museoko patronatuko kideak, Hans Ulrich Obrist, Londresko Serpentines Galleriesen zuzendari artistikoa; Alberto Vial, Parisko Louvre museoko kontseilari diplomatikoa; Elena Ochoa Foster, Ivory Presten fundatzailea eta zuzendari nagusia; Carlos Urroz, Thyssen-Bornemisza Art Contemporaryren (TBA21) zuzendaria; Javier Pantoja, Prado Museo Nazionaleko Garapen Digitaleko Atalaren burua; Beatriz Herráez, Gasteizko Artium Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoko zuzendaria.

1919an aurkeztu eben Bilbon Pintura eta Eskulturearen Nazinoarteko Erakusketea, Espainiako arte modernoa nazinoarteko testuinguruan jarteko ekimenen artean lehenengotako eta handienetako bat. Gaur egungo ikuspegitik ikusita, ekimen kultural gogoangarri ha glokalaren ideagaz identifikau daiteke; mende bat geroago, gure testuinguruan esangura berezia dauka, Bilboko Guggenheimen zabaltze-eredua beste museo historiko batzuek, esate baterako Louvrek, bere egin daben sasoi honetan.

Arte eder museo baten posizino berezitik, ahaleginduko gara ikusgarritasuna emoten gaur, hemen eta orain ikuspegi global eta lokaletik lan egiten dogun erakunde eta agenteen ekosistema aberatsari, eta, orobat, komisariotzarako dagozan forma ugariei buruz hausnartzen, holan arte garaikidearen zein atzera begirakoaren interpretazinorako eta bitartekaritzarako tresna dan neurrian.

 

Egitaraua

Garagarrilaren 1ean

8:30: Akreditazinoa.

9:30: Aurkezpena (Miguel Zugaza).

10:00: Curating NEAT (new experiments in art and technology), Hans Ulrich Obristen eskutik. Ingelesez, aldi bereko itzulpena eskainiko da gaztelaniara.

11:00: El Louvre, un museo universal del siglo XXI. Hizlaria: Alberto Vial.

12:00: Ivorypress: el comisariado desde la edición. Hizlaria: Elena Ochoa Foster.

16:00: El Museo Guggenheim Bilbao: una propuesta singular para acercarse al arte. Hizlaria: Juan Ignacio Vidarte.

17:00: Desplazamientos: el museo y sus geografías. Hizlaria: Beatriz Herráez (Artium).


Garagarrilaren 2an

10:00: El arte de volver a mirar: Berlín y el museo del siglo XXI. Hizlaria: María López-Fanjul.

11:00: Nuevas narraciones académicas para nuevas historias del arte. Hizlaria: María Dolores Jiménez-Blanco.

11:45: Deskantsua.

13:00: Barriketaldia. Nuria Enguita + Carlos Urroz.

 

16:00: El comisario digital: el nuevo ilustrado radical. Hizlaria: Javier Pantoja.

17:00: Un proyecto analógico en la era digital. Zuloaga 1870-1945. Hizlaria: Javier Novo.


Garagarrilaren 3an

10:00: Leer el arte. Comisariado de la muestra ABC. Hizlaria: Kirmen Uribe.

11:00: Acerca del Pabellón de España en la 58 Bienal de Venecia. Hizlaria: Peio Aguirre.

11:45: Deskantsua.

12:30: Barriketaldia: Carmen Giménez + Miguel Zugaza

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu