36.000 lagun 18. Azkena Rock Festival jaialdian
2019-06-24 08:00 MusikeaDatorren urteko Azkena Rock Festivalean: Fu Manchu eta Social Distortion.
XVIII. Azkena Rocke Festival jaialdian, Stray Cats, Tesla zein The B52s taldeen kontzertuak upealakoak izan dira eta zapatuan jo eben Wilco eta The Cult taldeek bikain zarratu dabe aurtengo edizinoa; datu legez baino ez bada be, aurten, 14 urte geroago, agertu dira Gasteizen Chicagokoak, Jeff Tweedy eta John Stirratt; Wilcoren kontzertu bakarra izan da Espainian.
Mendizabalan aurten batutako milazak lagun eta taldeen kalidadea ikusita sano pozik dagoz antolatzaileak. Aurten, 36.000 lagun erakartea ardura eta erantzukizun handia da baina honezkero, datorren urtean, bagilaren 19an eta 20an izango dan Azkena Rock Festival atontzen hasita dagoz; Fu Manchu eta Social Distortion taldeak dira aurreikusitako lehenengo taldeak. Sarrerak salgai dagoz hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!