Noelia Marinek, Martin Etxaurik eta Sergio Monjek sortutako interbentzino artistikoak Bilbon

Bizkaie! 2019-06-24 08:46   Kulturea

Formatu handiko piezak Bilboko Azkuna Zentroan ikusgai egongo dira bagilaren 30era arte.



Bagilaren 30era arte hiru artista digitalek Zentroko Eguzkiaren Pantailarako berenberegi egindako piezak aurkeztu ditu Azkuna Zentroak. Ondokoak izango dira lanak: Noelia Marínen (Zaragoza) Hábito, habitar, morar (Ohitura, habitetea, bizi izatea), Martín Etxauriren (Iruñea) Bosque de cubos en ventana inclinada (Kuboen basoa okertutako leihoan) eta Sergio Monjeren (Bartzelona) - Día de playa (Hondartza-eguna).

Erakusketa Media Façade Academy programearen barruan kokatzen da, Etopia Arte eta Teknologia Zentroak (Zaragoza), Dortmunder U-k (Alemania) eta Azkuna Zentroak batera antolatuta, smARTplaces proiektu europarraren barruan. Diziplina askotako artistek, profesionalek eta ikasleek euren burua trebatzen dabe, neurri handiko euskarri digitaletan jarteko moduko pieza argitarabakoak sortzeko, esate baterako, Azkuna Zentoko Eguzkiaren Pantailea, Etopia zentroko fatxadea edo DoU-ko pantailetarako.

Etopian izan dan Media Façade Academy egonaldiaren joan dan edizinoan parte hartu dabenei zabaldutako deialdia egin ondoren, epai-mahai espezializatu batek hiru proiektu horreek aukeratu ditu: Noelia Marínek, Martín Etxaurik eta Sergio Monjek Azkuna Zentroko egoitza artistikoan parte hartzen dagoz.

- Noelia Marín (Zaragoza) - Hábito, habitar, morar (Ohiturea, habitetea, bizi izatea) aurkeztu dau. Voyeur begirada aztertzen dauen pieza honetan, Kulturen Atariaren inguruko espazioko bideo-laginek jaso ditu, begirada horren bidez. Behatzea mundua habitetako modu bat da. Maskarea, pantailearen guztiz antzekoa dan leku bat, ezkututakoaren eta desirearen arteko jarrera bat, agirian ez dagoana azaltzeko modu bat, begiradearen alde pribatua publiko bilakatzeko era bat. Helburua da munduari, inguruneari buruzko ikuspegi berezi hori konpartidutea. Alkarrizketea inguruneagaz eta bide emotea ikusleagaz alkartzeko. Horregaitik, barruan dana kanpoan da, goian dana behean da, txikia dana handia da, eta alderantziz.

- Martín Etxauri (Iruñea) - Bosque de cubos en ventana inclinada (Kuboen basoa okertutako leihoan). Proiektuan, Nafarroako artisteak hausnarketea egiten dau pixelizazinoaren izakeraz eta izadiaren pixelizazinoaz, Eguzkiaren Pantailearen ezaugarrietara eta espazioko presentziara egokituta, piezeari hiru dimensino emonez. Zertan desbardintzen dira arbola batzuk iragaitean eta lekuz aldatzen dagozan marra batzuk, LED-array batean emitidutakoan? Zein da konsumiduten, erregistretan, biltegiratzen eta argitaratzen ditugun irudien izakerea? Zelako hartu-emonak ditugu hartzen dogun horregaz? Baso eta zelaien irudi bat hartzean datu digital diskretu bilakatzen ditugu, eta, era berean, gizarteak sufriduten dauen muturreko kuantifikazinoa gizakienak ez diran habitat eta ekosistemetara apliketan dogu, konputetan eta baliabide bilakatzen. Ez gara kapaz neurtezina, kontaezina ez baloretako, errealidadea esperimentetan dogu gure esperientzian eta gure inguruneagaz dogun loturan bitartekoa dan zenbakizko matrize baten bidez', azaldu dau artisteak.

- Sergio Monje (Bartzelona) - Día de playa (Hondartza-eguna). Sergio Monjek Preguntas para un nuevo corte de pelo (Galderak ulea ebagite baterako) esku-hartzearen egokitzapen bat aurkeztu dau. Piezea Eguzkiaren Pantailarako sortu dau ad hoc, eta etorkizuneko post-lanaz hausnartzen dau: makinek gero eta gaitasun handiagoa dabenez produziduteko, gizakien lana ordezkatzen dabe, automatizatuz, eta, historian lehen aldiz, atea zabaltzen dabe lanetik askatzeko aukerea izateko.

Sartzea doban.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu