Bilbao Bizkaia HARROk omenaldia egingo deutso Ignacio Goitia margolari bilbotarrari
2019-06-21 08:31 KultureaBuscando hacer fortuna Bilboko Euskal Museoan egongo da ikusgai bagilaren 19tik 28ra.
Bart, Bilbao Bizkaia HARRO 2019ren hasieran, La Basuk kontzertua emon behar eban egunean, persona talde bat sartu da gunean protestan eta saio merkantilistea dala esanaz, presinopean, La Basuk kontzertua ez emotea erabagi dau. Ortzadar LGBT Alkarteak berehala adierazo dau, errespetuan oinarrituta, persona guztiek dabela eskubidea euren burua gura daben moduan aldarrikatzeko. Aktibismo sendoaren alde gagoz, musikan, kulturan eta artean. Ez gaitue isilarazoko.
Bien bitartean, V. Bilbao Bizkaia HARRO aurrera doa, aniztasun afektibo-sexuala eta genero-identidade aniztasuna ikusgai egitea dau helburu, baita LGBTIQ+ taldearen eskubideak aldarrikatzea be. Jarduera soziokulturalak dira helburu eta artea, funtsezko baliabide horreetako bat: artea ahotsa da, mezuen, sentimenduen, printzipioen bialtzailea; holan izan da historian zehar. Testuinguru honetan, Ortzadar LGBT Alkarteak, Bilbao Bizkaia HARRO 2019ren Alkarte antolatzaileak, eta Bilbao Historikok Ignacio Goitia margolari ospetsuari omenaldia egin gura izan deutse.
Integrazinoa, bardintasuna eta aniztasungaz inplikautako eta konprometidutako, bilbotar jatorridun nazinoarteko artista ezagun honen ibilbide bikainaren 30. urteurrena aprobetxauta, Bilbao Bizkaia HARROren antolakuntzeak abian jarri dau artisteari Bilboko Euskal Museoan eskainitako honako aintzatespen hau. Holan, gure sortzaileek gizarte-kausen alde egiten daben lana eskertzea eta nabarmentzea guztiz aitagarria da.
Ignacio Goitiari egiten jakon omenaldi honen barruan ikusgai izango da bagilaren 19tik 28ra Buscando hacer fortuna (mihise gaineko akrilikoa. 200x150 zm) bere lana, La Suite Basque serieari jagokona. Lan honen bitartzez artisteak bere herriko erro eta adierazpenak gaur egun bizi dogun globalizazino prozesuagaz alderatzea dakar.
Errealidadearen interpretazino berezi bat da, gure gizartearen monotoniari buruz gogoetea egin, bakotxaren jatorriak ez dauela ardura, modu berean bizi, konsumidu, eregi edo sentiduten eroaten gaituan kalko eta errepikapen prozesu bat dala. Beraz, homogeneizazino eta nortasun-bakotasunaren kontra, artisteak ikur, identidade eta usadio herrikoien berraztertzea erakusten deusku, norberaren eta gizartearen adierazpen metodo legez.
Kontuak kontu, Euskal Herriaren usadioa, kultura edo folklorea beste kultura, toki edo uri batzuetakoagaz nahastauta erakusten jakuz, Markina-Xemeingo Arretxinagako Espata Jantzea eta Berlingo Zooko atearen irudikapenaren bitartez, modu lasai eta arruntean hainbat errealidade alkarregaz bizi diran eszena bat sortuz. Orekatutako leku bat, munduek talka egiten ez daben lekua, gune barriak sortzeko alkarregaz lan egiten daben ingurunea.
Bidebatez, bagilaren 21ean, inaugurazino ekitaldia egingo dabe Euskal Museoan eta bertan izango dira Lorea Bilbao, Euskera eta Kulturako diputadua eta Euskal Museoko Presidentea; Ignacio Goitia; Ortzadar LGBT Alkartea; Nekane Alonso, Bilboko Udaleko Bardintasunerako zinegotzia; eta Sorkunde Aiarza, Euskal Museoko zuzendaria.
Integrazinoa, bardintasuna eta aniztasunagaz inplikau eta konprometidutako, bilbotar jatorridun nazinoarteko artista ezagun honen ibilbide bikainaren 30. urteurrena aprobetxauta, Bilbao Bizkaia HARROren antolakuntzeak abian jarri dau artisteari Bilboko Euskal Museoan eskainitako honako aintzatespena, haren Buscando hacer fortuna artelanetako erakusketearen osogarri. Esangura horretan, Elai-Alai Kultur Alkarteak antzeztutako emonaldiak be izango dira: lanaren aurrean jantzan egingo dabe mihisean irudikatutako jantzak erreproduziduta. Bagilaren 21ean, 19:00etan, izango da hitzordua; dagoeneko mitikoa dan alkarte horretako jantzari-talde batek Bilboko Euskal Museoan margolan honen aurrean jantzan egingo dau, Ignacio Goitiaren mihisean irudikatutako jantzak antzeztuko dituelarik.
Ignacio Goitia (Bilbao, 1968)
Artista autortua, Estadu osoan zehar eta nazinoarte mailan (AEB, Alemania, Frantzia, Erresuma Batua, Belgika, Holanda, Mexiko...), bai bakarkako erakusketetan bai kolektiboetan, bere lana ikusgai jarri dauena. 2015ean, Europa 2001 Foroaren Urrezko Dominea irabazi eban.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!