'Izan argi', Iñigo Aritza Ikastolako ikasle ohiek sortutako kantua
2019-06-17 13:33 Euskerea berbagaiNafarroa Oinez, urriaren 20an, Tuterako Argia Ikastoleak atonduta.
Izan argi
Sustrai bizien soinua
elkartuz bihotzetan
ahalegin izpiak batuz
jaio zen ikastola
Ametsak egi bihurtuz
kolorez jantzi gara
zu ere bazara argi
loreztatu euskara
Bidea pausoka eraikiz
oinez elkar lagunduz
Nafarroa aberastuz
denok dantza dezagun!
Mugimendua sentitu
gure erritmoa entzun
Erriberan beti zara
ongi etorria lagun!
Gure herri
geroaren argi
orainaren irri
eutsi euskarari
Erroen hari
auzolanen lokarri
txikien ahotsari
bozgorailu handi
ez etsi
Euskararen dizdira (izan argi)
ekarri digu argiak (izan argi)
herriaren indarraren (izan argi)
ahots geldiezina (izan argi)
Hegoaldean, zure Nafarroa Oinez
Ebro ibai aldera gurekin etor zaitez
Hegoaldean, zure Nafarroa Oinez
eguzkialdera gurekin etor zaitez
Hegoaldean, zure Nafarroa Oinez
Erribera zainduz, gure Nafarroa Oinez
Euskararen dizdira (izan argi)
ekarri digu argiak (izan argi)
herriaren indarraren (izan argi)
ahots geldiezina (izan argi)
Ebro ibai aldean, zure Nafarroa Oinez
eguzkialdean, zure Nafarroa Oinez
Hegoaldean, zure Nafarroa Oinez
Erriberan Izan Argi, piztu gure Nafarroa Oinez
- Berbak: Ione Blanzako.
- Musika sortzaileak: Javier Perez.
- Bideo egileak: Oier Albiztur eta Aitor Beramendi.
- Ahotsak: Ione Blanzako, Saioa Crespo eta Iñigo Aritza Ikastolako ikasleak..
- Edizinoa: Oier Albiztur.
- Produkzinoa: Manu Gomez, Beñat Agirre, Jone Areta eta Asier Beltza.
- Grabazinoa: Itxura estudioan.
- Soinu teknikaria: Fran Pérez.
Argia Ikastolea
Nafarroako Ikastolen Federazinoko eta Ikastolen Alkarteko kide da; danetara, 106 ikastola, 56.860 ikasle, 3.760 irakasle eta irakasle ez diran 950 langile ditu, eta guztiek erantzukidetasunez dabiz lanean hezkuntza proiektuaren helburuak lortzeko.
Hain muga zabalak izatea abantaila dan arren, holako zenbaki handiakaz ez jaku ahazten gure sustraiak Nafarroako Erriberan dagozala. Herri askotako ikasleak jasoten ditugu (Tutera, Fontellas, Cintruenigo, Corella, Cascante, Murchante, Alesbes, Cadreita, Arguedas, Castejon, Buñuel, Cortes, Ribaforada...) eta gure familiek herri horreetako bizitza sozial eta kulturalean parte hartzen dabe, gero eta aberatsago eta pluralago eginez.
Heldu garen lekura heltzeko ikastolen historiako oinarrizko balioak ditugu: esfortzua, ilusinoa, alkarlana, konpromisoa, barrikuntzea, bokazino soziala, inplikazinoa, auzolana, autokudeaketea, laguntzinoa eta esker ona proiektu hau aurrera eroaten lagundu deuskuen lagun danakaz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!