Baxoa Euskeraz!

Bizkaie! 2019-06-17 08:21   Euskerea berbagai

Gaur, bagilaren 17an, hasiko dira 2019ko Baxoaren azterketa idatziak, Filosofiako frogeagaz.

Beste behin be, Ipar Euskal Herriko ikasleei azterketak euskeraz egitea debekatuko jake, historia-geografia eta matematiketaz harago.

Baxoa euskeraz egiteko aukerea izatea, euskereari zor jakon ezagutza emotea litzateke eta eskolatze guzia euskeraz egin daben ikasleen ibilbidearen ezagutza be. Urteak dira Hezkunde Ministeritzeak Euskerearen Erakunde Publikoaren bidez azterketak euskeraz egiteko urratsak hitzeman dituala. Baina orain arte ez dabe ezelako borondaterik agertu egoerea aldatzeko. Halan da be, Hezkuntza kodeak argi baimentzen dau azterketak lurralde hizkuntzetan egiteko aukerea.


Hezkuntza Kodea L 121-3 II artikulua

Irakaskuntzako eta azterketetako hizkuntzea frantsesa da zentro publiko zein pribatuetan (...), salbu eta lekuan lekuko hizkuntza eta kulturen irakaskuntzeak kontrakoa justifiketan dauenean

Kontuak kontu, jazoera hori salatzeko, Seaskak, Etxepare Lizeoak eta Baxoa Euskeraz! ikasle kolektiboak konzentrazinoa egingo dabe astelehenean, Baionako Bernat Etxepare lizeoaren aurrean 12:00etan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu