Getxon, 205 establezimendu batu dira Euskerearen Laguna Saltokien sarera

Bizkaie! 2019-06-13 12:40   Euskerea berbagai

Saltokien sarera batutako establezimenduen mapea, ekimenari buruzko zehetasunak eta sarera batzeko bidea hemen dagoz ikusgai.

Udalerriko ostalaritzako eta merkataritzako 205 establezimendu batu dira orain urtebete Getxoko Udalak abian jarritako Euskerearen Laguna Saltokien sarera, aitatutako tokietan euskerearen erabilerea sustatzeko. Euskeraz artatzeko borondatea adierazoten daben establezimenduetarako dago edegia sarea, baita idatzietan elebitasuna bermatzeko konpromisoa agertzen dabenentzako be: Uste dogu negoziotan euskerea erabilteak bezeroen eta saltokien arteko hurrekotasuna pizten dauela, zerbitzu zabalagoa, personalizatuago eta beraz, kalidadezkoagoa eskainiko dalako. Hori sustatzeko, Udalak materialak, zerbitzuak eta laguntzak eskaintzen ditu doban, Euskerearen Laguna saltokien promozinoa hedabideetan eta sare sozialetan egiteaz gan. Beraz, getxotarren % 56,35 euskalduna dala edo euskeraz ulertzen dauela jakinda, bezero eta dendari/ostalariren arteko zubi-lana egiten gabiz, euskera gehiago entzuteko eta Getxoko egunerokotasunean sartu daiten. Herritarrak animau nahi ditugu dendetan eta tabernetan euskeraz berba egin deien eta akaso pentsau baino toki euskaldun gehiago topauko dabe; aldi berean, ikusi ahal izango dabe merkatariak eta ostalariak euskeraz artatzeko egiten dagozan esfortzua. Era berean, establezimenduak animetan ditugu ekimen honegaz bat egin deien, azaldu dau Koldo Iturbek, Euskara jarduneko zinegotziak.

 

Euskerearen erabilereari buruzko datuak

Euskerearen laguna saltokien % 30ek dauka errotulu nagusiak eta saltokiko idazkiek osotzen daben hizkuntza paisajea euskeraz edo ele bietan, eta bestalde, % 30ek bezeroei arretea euskeraz eskaintzen deutsee ordutegi osoan. Saltoki lagunen % 35ek be arretea euskaraz eskaini leikie, baina ez ordutegi osoan.

Udalak emoten dauen laguntzinoari jagokonez, 2018an, Getxoko establezimenduek 325 kartel eskatu zituen euskerazko testuakaz; 487 testu itzuli ziran, eta 38 errotuluk jaso eben Udalaren diru-laguntzinoa, euskeraz edo ele bietan ipinteagaitik.

Euskerearen Laguna Saltokien sarera batutako establezimenduen mapea, ekimenari buruzko zehetasunak eta sarera batzeko bidea hemen dagoz ikusgai.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu