Izenak normatibizetako eta gizarteratzeko prozesua aztertuko ditue Gasteizen
2019-06-13 08:05 Euskerea berbagaiOnomastika-ondarea babestu eta gizarteratu: han-hemengo esperientziak lemapean egingo da biltzarra.
Euskaltzaindiaren Mendeurreneko VII. jardunaldi akademikoa gaur (egun osoz) eta bihar (goizez) izango da, Gasteizko Europa Jauregian. Hilaren 13ko harrera-ekitaldian (08:30) ondoko erakundeetako ordezkariek parte hartuko dabe: Miren Dobaran (Eusko Jaurlaritzea); Joseba Koldo Pérez de Heredia (Arabako Foru Aldundia); Gorka Urtaran (Gasteizko alkatea); Andres Urrutia (Euskaltzainburua); Roberto González de Viñaspre (Onomastika batzordeko burua eta Euskaltzaindiaren Arabako ordezkaria).
Danetara, 17 hizlarik parte hartuko dabe eta Euskaltzaindiak hiru lan aurkeztuko ditu bertan: Euskal Onomastika Datutegi (EODA) barritua, Persona-izendegi barritua eta Kale eta karrika-izenen eskuliburua.
Bagilaren 14an, Bilboko Koralaren Euskeria abesbatzak Mende barria kantuz kontzertua eskainiko dau Gasteizko Principal Antzokian, Nurat Abesbatza, Lauko Quartet eta Maddalen Arzallus bertsolariagaz batera.
Itzulpen zerbitzua izango da eta saio guztiak streaming bidez eskainiko dira, Youtubeko Euskaltzaindiaren atarian.
Kontuak kontu, Euskaltzaindiak mendeurrenaren barruan antolatzen dauen zazpigarren jardunaldi akademikoa gaur (Bagilak 13) eta bihar (Bagilak 14) izango da, Gasteizko Europa jauregian. Biltzar barriaren goiburuak aurreratzen dau helburu nagusia (Onomastika-ondarea babestu eta gizarteratu: han-hemengo esperientziak), eta Roberto González de Viñaspre euskaltzain eta jardunaldiko koordinatzaileak hori guztia ikuspegi zabalez egingo dala zehaztu dau.
Onomastikearen ikerketatik abiatuta, izenak normatibizetako eta gizarteratzeko prozesua aztertu eta horretaz gogoetea egin nahi dogu, esan dau González de Viñasprek. Euskal Herriko onomastika-lanak eta proiektuak ardatz hartuta, beste leku batzuetako errealidadeak eta esperientziak be hurretik ezagutzeko aukerea izango dala gaineratu du euskaltzainak.
Danetara, 17 hizlarik parte hartuko dabe jardunaldian, besteak beste, Patxi Salaberri, Franco Finco, Elena Martínez de Madina, Stefan Ruhstaller, Vincenç Rivière, Hervé Gwegen eta Roberto González de Viñaspre.
Kontuak kontu, informazino gehiago eta egitaraua ikusi hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!