FSBizkaia 2019, Bilboko Injinerutza Eskolako kotxea aurkeztu dabe

Bizkaie! 2019-06-12 08:25   Kulturea

Formula Student Bizkaia hamabigarren aldiz lehiatuko da mundu osoko unibersidadeakaz Silverstoneko zirkuituan.



Mundu osoko unibersidadeakaz Silverstoneko eta Montmelóko zirkuituetan lehiatuko dan kotxearen aurkezpen ofizialean, FS Bizkaia taldeak diseinautako eta fabrikautako modeloa Bizkaia Aretoan aurkeztu dabe. Ekitaldian aurreko edizino bietan parte hartu eben prototipoak be erakutsiko ditue eta ibilgailua asfalto gainean ikusteko aukerea be izan da.

Aurten, FSB2019 ibilgailu elektrikoen kategorian lehiatuko da barriro, helburu argiagaz: Bussiness Case izenekoan bi urtez jarraian sailkapen onena lortzean Formula Student UK-eko historian hori lortu dauen lehenengo taldea izatera eroan eben emoitza onak errepetidutea, izan be, Formula Student, 3.000 ikasle baino gehiagok egindako monoplazen lasterketea baino askoz gehiago da. Lasterketan bertan lortutako postuaz gan, antolakuntzan dabizen automobilgintza munduko profesionalek, monoplazek azelerazino, egonkortasun, erresistentzia edo konsumo probatan lortzen dituen emoitzak be baloretan ditue, baita barrikuntza maila eta bideragarritasun ekonomikoaren azterketea be. 2017an, diseinu onenaren ibilgailu elektrikoaren Sari Berezia irabazi eta finalista izan zan azelerazino proban, eta 2018an kostuen proban finalista izateaz gan, diseinuari jagokonez hamar onenen artean egon zan.


FSB2019, talentu askoren baturea

Urtero, taldeek monoplaza barria aurkeztu behar izaten dabe, eta aurreko urteetako modeloen osogaiak eta sistemak berrerabil leikiez, holan, proiektuak dituan hamabi urteotan, Eskolako taldeak zenbait barrikuntza sartu ditu, karbono zuntzezko monokaskoa, motor duala edo fluxu optimizatuko kit aerodinamikoa, baita trakzino eta egonkortasun kontrola hobetzen daben sistemak be.

Aurtengo modeloak 200.000 euroko aurrekontua dau, eta hobekuntza teknologikoak sartu ditu balaztatzearen energia berreskuratzeko sisteman, txasisaren diseinuan eta aerodinamikan, suspetsinoan eta bateria pack-ean, neurri eta pisu txikiagokoak jarriz, trinkoagoak izan daitezan. Emoitzea, 210 kilo, metro eta erdi zabal eta hiru metro luze dituan monoplazea da, 0tik 100 kilometro ordura hiru segundotan heltzen dana, potentzia osoa erabiliz 22 kilometroko autonomia dauena (110CV), eta 110 kilometro orduko abiadurea hartu leikena.

Horrezaz gan, FSB2020aren fabrikazinoari begira, taldea hasi da datuen automatizazino eta eskuratze softwareagaz lanean (Dassault Systèmes-ek lagatako 3DEXPERIENCE plataformea). Rsangura horretan, FS Bizkaia osotzen daben sei taldeek (Simulazinoa, Aerodinamikea, Txasisa, Elektronikea, Dinamikak eta Power Train) diseinu eta fabrikazino prozesu osoaren ikuspegi orokorragoa izan deien.


Proiektuetan oinarritutako ikasketea

Formula Student lehiaketan parte hartzea da Bilboko Injinerutza Eskolearen apustuetako bat ikasleen barrikuntzarako gaitasunak eta talentua sustatzeko, etorkizun profesionalari begira euren prestakuntzea eta enplegagarritasuna hobetzen daben bitartean. Hori guztia metodologia barritzaileagaz, proiektuetan oinarritutako ikasketea, adibidez. Orain arte, 500 ikaslek bizi izan dabe urtero monoplaza bat diseinau, eregi eta balioztatzeko erronkeari aurre egin behar deutson taldeko kide izatearen eta monoplazeagaz zirkuitu profesionaletan, mundu osoko unibersidade mailako lehiaketa garrantzitsuenean, lehiatzeko esperientzia.

Eskolako ikasle guztien interesaren erakusgarri, esan daiteke proiektuan gero eta ikasle gehiagok hartzen dabe parte. Modelo barria osorik diseinau dau Industria Teknologia Injinerutza, Injinerutza Mekaniko, Industriako Injinerutza Elektroniko eta Automatiko graduetako 54 gaztek osotutako taldeak. Ikasle taldeak lau ‘faculty advisor’-en, Eskolako Charles Pinto, Asier Zubizarreta, Javier Corral eta Mikel Díez irakasleen, gainbegiradapean egiten dau lan.

Autoa diseinau eta egiteko 200.000 euroko aurrekontua izan dabe eta horretarako Bizkaiko Foru Aldundia, Bilboko Udala, AIC-Automotive Intelligence Center, Sener, Batz Group, Ingemat, Tecnalia, Aludium, Alunid, Inarak, Irizar Group, EVE, Aernnova, FemEder, Gedore, Gestamp, iMedusa, Gurit, lemo, Schaeffler, Vimansa edo Transportes Lakunza eta Injinerutzea Eskolea bera izan dira babesle nagusiak, baita 40 enpresa laguntzaile eta hemengo 15 lanbide eskola be.


FSB2019

- Garagarrilaren 17tik 21era, Formula Student UK (Silverstone).

- Abuztuaren 20tik 25era Formula Student Spain (Cataluyna).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu