Urkullu eta Uriarte Araba Euskerazeko arduradunakaz egon dira
2019-06-12 08:01 Euskerea berbagaiAntolatzaileek publikoaren inplikazinoa eta parte-hartzea sustatu nahi izan ditue.
Iñigo Urkullu lehendakaria, Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuagaz batera, Araba Euskerazen arduradunakaz batzartu dira gaur Lehendakaritzan. Aurten, bagilaren 16an, Arabako ikastolen aldeko jaia Armentia Ikastoleak antolatu dau eta Gasteizen izango da.
Kontuak kontu, antolatzaileek publikoaren inplikazinoa eta parte-hartzea sustatu nahi izan ditue, aurten jentearen aktibazinoa Araba Euskerazen ezaugarri eta gako nagusietariko bat izan daiten: Aurten GERTU da Araba Euskerazen leloa, eta horixe gorpuztu nahi dogu, guztiok alkarrengandik gertu egon gaitezan, uriko zenbait talde eta kolektiboren parte-hartzeagaz. Adibidez, Gasteiz Kantuz eta Afanis-Ras izango dira gure alboan, betibe euskerea egunerokotasunera hurreratzeko eta haren erabilerea ohikoa izan daitela sustatzeko.
Musikeari jagokonez, Joselu Anaiak ez dira faltako eta Armentian izango dira Skabidean eta Ze esatek! taldeak be. Gainera, munduko musikek be lekua izango dabe egunean zehar, Kolonbia, Bolivia eta Saharako doinuakaz gozetako aukerea egongo da Armentiako zelaietan.
Armentia Ikastolan bertan txikiek Erronkan, ginkana moduko batean, parte hartu ahal izango dabe, Imanol Iturriño magoak truku harrigarriak egingo ditu, bertsolariek berbakaz olgauko dabe eta herri bazkaria be izango da.
Prado parkean, Potx eta Lotx pailazoak izango dira protagonista, baina eurekaz ibiliko dira Kittu txarangako kideak be. Eta lehen aldiz Arabako Ikastolen jaian, Osakidetzak lehen sorospenenei buruzko tailer bi antolatuko ditu 8 urteko umeentzat.
Mineral inguruan, Eusko Label izeneko zonaldea egongo da. Gauekoak udal programak lau jarduera ezbardin atondu ditu bertan –beste sei egingo ditu gainerako zonaldeetan– eta Arabako Artisauek euren produktuak aurkeztuko ditue.
Barrikuntzen artean, gastrotonbolea nabarmendu behar da: zozkatu egingo dira bazkariak Arzak eta Matxete jatetxeetan, asteburuko egonaldiak eta Eusko Label produktuak. Eta hori guztia 5 euroko boletoakaz.
Arratsaldeko 17:30ean, Prado parkean, Oxabi Erromeria Taldearen musikea.
Beka sistemea
Aurten Araba Euskaraz antolatzea egokitu jakon Armentia Ikastoleak iragarri dauenez, egunean zehar batuko dan dirua beka sistema bat sortzeko erabiliko da. Laguntza sistema horri esker, Ikastolako ateak zabalik egongo dira Gasteizko familia guztientzat, euren egoera ekonomikoa ez baita muga edo oztopo izango seme-alabak bertan matrikuletako. Ikastoleak irakaskuntza eredu inklusiboago batera jo nahi dau azaldu dabe. Gainera, batuko dan dirua bertako hezkuntza proiektua indartzeko eta kirol instalazinoak hobetzeko erabiliko da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!