Zurrumurruen Kontrako Gazteen III. Lehiaketeak baditu irabazleak

Bizkaie! 2019-06-11 08:37   Kulturea

Ikus-entzunezko lanakaz kultur arteko bizikidetzaz eta bazterketearen kontrako ikuspegia islatu dabe.

Zurrumurruen aurkako gazte sarearen urteko topaketan, Bilboko Udalak bere sensibilizazino lana amaitu dau ikasturte honetan, uriko gazteei zuzendua, kultur artekotasunaren eremuan eta bazterketearen kontrako burrukan.

Ekitaldia joan dan barikuan egin eben Harrobia Eskena espazioan, Otxarkoagako auzoan. Parte-hartzaileek alkar ezagutu eta omenalditxu bat jaso eben, kultur arteko Bilbo bat, atzerritarren kontrako aurreretxirik bakoa, martxan jarteko egin daben lanagaitik.

Gainera, hitzordu honetan Uriko Zurrumurruen Kontrako Gazteen III. Lehiaketako sariak emon zituen. 100 gaztetik gora, animatzaile eta irakasle taldeakaz batera, parte hartu eben hitzorduan.

Danetara, 32 gaztek osotutako 8 taldek parte hartu eben lehiaketan, ikastetxeen bidez edo Gaztegune sarearen bidez. Bideo batean, kultur arteko bizikidetzeari buruzko ikuspegia, bizikidetzea zelan lortu, eta izango leukiezan abantailak adierazo zituen. Onartu behar ez diran portaerak be azaldu zituen.


Ondoko lan eta ikastetxeak saritu zituen:

Lehen saria: Quítate las gafas, Otxarkoagako prestakuntza-zentroarena.
Bigarren saria: Lxs Vengadorxs, Zorrotzako Gaztegunearena.
Hirugarren saria: Taupada, Errekaldeko Gaztegunearena.

Sariez gan, irabazleek Zurrumurruen kontrako gazteen Estaduko IV. Gailurrera joateko aukerea izango dabe, irailean Madrilera.


Egindako lana artearen bidez islatzea

Zurrumurruen Kontrako Gazteen III. Lehiaketea udalak eremu honetan daukan estrategiaren amaierea da, eta beste espazio batzuetan landutakoa eta ikasitakoa artearen bidez islatzeko aukerea eskaintzen dau.

Ikasturtean, zurrumurruen kontrako estrategiak 62 interbentzino egin ditu Bilboko 10 ikastetxetan; horreetan, lehen eta bigarren hezkuntzako 430 neskak eta 461 mutilek parte hartu dabe, dinamiken eta jokoen bidez estereotipoen efektu negatiboaz eta bizikidetzearen balioaz gogoetea egiteko. Ondoko ikastetxe honeek parte hartu dabe:

Eskurtze BHI.
Begoñazpi Ikastolea.
Maestra Isabel Gallego Gorria HLHI.
Luis Briñas-Santutxu HLHI.
Cervantes HLHI.
Deustuko Ikastolea.
San Pedro Apóstol ikastetxea.
Presentación de María Hijas de la Cruz ikastetxea.
Hijas de la Caridad Nuestra Señora de Begoña ikastetxea.
Otxarkoagako prestakuntza zentroa.

Horrezaz gan, Bilboko Udalak, Candela Radio-ren eskutik, zurrumurruen kontrako hiru irrati-tailer abiatu ditu uriko hiru ikastetxetan. Bilboko 71 ikaslek parte hartu dabe. Era berean, zenbait dinamika abiatu ditu 53 gaztegaz, zurrumurruen kontrako jardueren eskuliburuagaz bat etorriz, uriko gazteguneetan.

Gazteak sensibilizetea erabagi da zurrumurruen kontrako proiektuaren barruan, Bilboko Udalak proiektua sortu zanetik (2013an) landutakoa, bazterketeari aurre egiteko, bizikidetzea hobetzeko eta atzerritarren kontrako aurreretxi negatiboei kontra egiteko. Ekimen hau Herritarren eta Aniztasunaren Udal Planean jasotako konpromisoaren barruan dago.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu