Zornotzako Musika Bandea jaio da Amorebieta-Etxanon
2019-06-10 08:05 Musikea43 urte pasau ostean, musika banda bat izango dau barriro herriak.
Amorebieta-Etxanok musika bandea berreskuratu eta Zornotzako Musika Bandea jaio da Aritz Labrador zuzendari lanetan ibiliko dalarik. Lehen egoten zan moduan, Amorebieta-Etxanoko bizitza sozialean parte hartuko leuken musika banda bat izatea da helburua.
Prestaketa lanetan hainbat hilebete igaro ondoren, datorren zapatuan, bagilaren 15ean, Zornotza Aretoan joko dau bandeak lehenengo aldiz. Taldea osotzen daben hogei musikari inguruk, Euskadi guztiko musikariakaz batera, errepertorio zabal bat joko dabe aurreko bandeari omenaldi bat egiteko eta bersino barriztua entzun ahal izango da.
Beraz, 1903an hasitako proiektu bati barriro ekiten jako; orduan ehun bat zornotzar ziran domeka eta jaiegunetan kaleak girotzen zituan herriko musika bandan. Musika bandea kultur elementu garrantzitsua izan da Amorebieta-Etxanoko eguneroko bizitzearen historian, kalejirak, erromeriak edo antolatutako kontzertuak dinamizetako izan dauen gaitasunagaitik. Banda barriak, hasieran egiten eban lanaz gan, orain elementu barritzaileak izango ditu eta eragile sozial, kultural, pedagogiko eta artistiko-musikala izan nahi dau.
1976an, herriko bandea desagertu arren, Amorebieta-Etxanok musikea protagonistea izan daben ekintzak bultzatzen jarraitu dau. Esangura horretan, hitzordu finkoak dira Haizetara edo Eleizetara lako herri mailako eta nazinoarte mailako onarpena daben jaialdiak, Zornotzako Zubiaur Musika Eskoleak antolatutako kontzertuak edo jaietako edo Gabonetako kontzertuak, beste batzuen artean. Ekintza horreei guztiei esker Amorebieta-Etxano kultura eta musika arloan puntaren puntan dago.
Musika banda barriak, Amorebieta-Etxanoren kokapen geografikoak eta Musika Eskola barriaren proiektuak, aukerea emongo dabe herria agertoki parebako bihurtzeko herrikoentzat eta ingurukoentzat, musika ikasten hasten diranean, euren prestakuntzea jarraitzen dabenean edo ikasketak amaitu ondoren urteera bat izan deien eta musikearen munduan sartu nahi dabenek, arlo hori garatzeko espazio bat izan deien.
Zornotzako Musika Bandan ondoko musika-tresnak egongo dira: saxofoia, klarinetea, txirulea, oboea, fagota, tronpea, tronpetea, tronboia, tubea eta perkusinoa. Puntuan-puntuan pianoa, harpea, txistua, trikitrixea edo besteren batzuk be batuko jakez esandakoei.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!