2019/06/27 19:30

Bilboko Bilborock aretoan | Ikus-entzunezkoak

Zinegoak365: 'Silvana'

19:30

Silvana rapeatzailea Eskandinaviako herrialdeetan jaun eta jabe egin da, errepresinoaren kontrako abesti errebeldeei esker. Queer komunidadearen ikono bihurtu da, eta bere burua hiru ezaugarriren bidez definiduten dau: arrazismoaren kontrako militantea, lesbianea eta feministea. Dokumental honetan bere ibilbidearen lehenengo urteak aztertzen dira: underground artista bat izatetik gaur egungo ikono bihurtu arte, milaka nerabe eta jarraitzaileren arretea lortuz.

Filmean, Silvana Beatrice Eli pop abeslariagaz maiteminduko da. Maitasun istorio honetan ikusiko da, Silvanak dinoen legez, hemen ez dago superheroirik, gizakiak gara, besterik ez.

Silvanaren istorioa unibersala da, eta norbera izatearen indarra aldarrikatzen dau. Dokumental honek narrazino barriak ikertzen ditu, eta helburu argia dau: iraultza bultzatzea, emakume gazteak sortzaile, artista eta etorkizuneko liderrak bihurtu daitezan.

Sartzea doban.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu