Durangaldeko Teila Saria Dorita Ruiz irakasleak jasoko dau
2019-06-05 08:04 KultureaGerediagako foru-zelaian, bagilaren 8an, 12:00etan egingo jako omenaldia.
Gerediaga Alkarteak Merinaldekoa izan barik, Durangaldeagaz izan dauen edota eskualdearen alde egindako lana eskertzeko emoten dau saria. Dorita Ruizek 70eko hamarkadatik hezkuntza berezituan ekarpen garrantzitsua egin dau. Gerediagako foru-zelaian, bagilaren 8an, eguerdiko 12:00etan egingo jakon omenaldia.
Merinalde Egunagaz bat eginda Gerediagak 1997tik urte birik behin emoten dau Durangaldeko Teila Saria. Durangoko Merinaldeko kanpoko bateren bati egiten jakon omenaldia da, Durangaldeagaz izandako loturea autortzeko eta eskualdearen alde egindako lana eskertzeko. Merinalde Egunean, barriz, Durangaldeak mendeetan gizarte-eskualdea egituratzeko izan eban erakunde propioak gogoratzen dira, izan be, Merinaldeko batzarrek eskuduntza admnistratiboa eta izakera juridiko eta politiko propioak zituen. 1875eko abenduarenk 27an, Gerediagako baseleiza aurreko foru zelaian, Merinaldeko azken batzarra egin eben.
Dorita Ruiz
1944an jaio zan Burgosen eta gaur egun Euban bizi da. Madrilen hasi eta Bilbon amaitu zituan Magisteritza ikasketak. 1964an, barriz, Pedagogia Terapeutikoa ikasketak egin zituan Madrilen, Estaduko lehen promozinokoa izanda.
1962an hasi zan irakasle lanetan Karrantzan, eta 1967tik, hezkuntza berezituan emon zituan lehen pausuak. Bilboko Otxarkoaga auzoan lehenengo eta 1975etik Durangon. Gaur egun desagertutako Varela eskolan, Alondigan hasi zan. Herri askotako ikasleak izan zituan: Elorrio, Berriz, Iurreta, Zornotza, Durango eta Arratiakoak. Arreta bereziko ikasleak ziran guztiak. Varela zarratu ebenean, Landako eskolara joan zan.
1982an, Eusko Jaurlaritzeak abiarazotako Hezkuntza Bereziko Plana egituratzen parte hartu eban. 1987tik 1992ra, Bilboko Hezkuntza Ordezkaritzan lan egin eta bertan, Bizkaiko Hezkuntza Bereziko teknikaria eta kudeatzailea izan zan. 1992an, Durangoko Landako ikastetxera bueltau zan. Azken urtea, baina, Durangoko Barritzegunean parte hartu eban talde multiprofesionalean. 2004an hartu eban erretiroa.
Iraskaskuntza arloan eta 80ko hamarkadan Gorabide alkarteko sustatzaile eta partaide be izan zan, elbarrien bizi-kalidadearen alde lan egin eta euren familiartekoak hartu-emonetan jarteko helburuagaz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!