Gazte euskaldunentzako ikastaroa antolatu dau UEMAk
2019-06-04 10:28 Euskerea berbagaiIkasleen artean euskerearen inguruko kontzientzia zabaltzea da helburua.
Arnasguneetan bizi diran ikasle euskaldunei zuzendutako tailerra martxan jarri dau UEMAk, inguru erdaldunetara doazanean euskereari eusteko tresnak euki deiezan. Izan be, udalerri euskaldunenak txikiak izaten dira gehienetan, eta edade batetik aurrera, gazteek beste herri edo uri batzuetara jo behar izaten dabe ikastera.
Herrian modu naturalean egiten dabe euskeraz arnasguneetako gazteek, etxean zein kalean. Bertatik urteten dabenean, baina, giro erdaldunagoagaz topo egin leikienez, tailerraren bidez kontzientzia zabaldu nahi dau UEMAk. Mankomunidadearen ustez, garrantzitsua da gazteen kontzientziazinoa, beste herri batzuetara doazanean euskereari eutsi eta euskerearen arnasea zabaldu deien.
Tailer barria joan dan astean emon eban UEMAk lehenengo aldiz, Larrabetzuko eskolan. Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleakaz ibili ziran Mankomunidadeko teknikariak, soziolinguistikako edukiak lantzen: hizkuntza batentzat arnasguneak zein garrantzitsuak diran ikasten, eguneroko hizkuntza ohituren inguruko ariketak egiten, gune ez horren euskaldunetan topauko dituen egoerak aurreikusten...
Larrabetzun grabautako irudiak eta tailerraren nondik norakoak, bideo honetan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!