Ardaogintzearen jokerak aztertuko ditue Basque Culinary Center-en
2019-06-04 08:02 Jan edanakBagilaren 6an atondutako Wine Day izango da hitzordua.
Basque Culinary Center-ek Wine Day jardunaldia antolatu dau datorren eguenerako, bagilaren 6rako, ardaoaren munduari lotutako hamar bat adituk eta profesionalek, euren esperientzian oinarrituta, sektorearen jokerak, erronkak eta aukerak azaltzeko.
Ardaoaren sektorea itzel aldatu da azken urteetan, berbarako, upategietako esperientziei, produktu eta zerbitzu barriei edota packagingari jagokenez eta horrek erreferentzia bihurtu dau marketinaren eta merkaturatzearen munduan. Horregaitik, jardunaldi honen helburua da ardaoaren munduko esperientzia horreek beste sektore batzuetarako inspirazino-iturri izatea. Esangura horretan, Basque Culinary Center-ek adituak lau bloketan sailkatu ditu: Hasteko, Juan de los Ángelesek, C4E Consulting Services aholkularitza-enpresako kideak, sektoreko jokerak eta aukerak aurkeztuko ditu.
Lehen bloke horren ostean, zenbait upategitako ordezkariek (Crusoe Treasure urpeko upategiko Borja Saracho, Zamora Company upategiko Alberto Saldón eta Matarromera familia-upategiko Roberto Sanz) ondoz ondoko hiru berbalditan, ardaoaren konsumo-uneak aztertuko ditue. Jarraian, deskantsua izango da, entzuleek kopa bat ardao hartzen daben bitartean jasotako inspirazinoaz berba egin deien.
Oskar Santamaríak, DOTen diseinu estrategikoko arduradunak, mahaiko packagingari buruzko eztabaidea abiarazoko dau. Ondoren, mahai-inguru bat izango da Serjio Aja (Calcco), Pablo Pino (Pablo Guerrero), Pilar de Haya (Lavinia) eta Cristina Alcalá (Easy to Drink) parte-hartzaileakaz eta Izaskun Zurbitu (Basque Culinary Center) moderatzaileagaz.
Amaitzeko, Upategiko esperientzia gogoangarriak azalduko ditue Valdemar upategiko Ana Martínez Bujandak, Campo Viejo upategi esperimentaleko Elena Adellek eta Marqués de Riscal upategiko Ramón Románek.
Azken buruan, Wine Day, mahastizaintza eta ardaogintza topaketan parte hartu gura izan ezkero, emon izena doban hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!