2019/06/08 18:00
Abadiñon, Gerediagako foru zelaian. | Ikus-entzunezkoakAire libreko zinema emonaldia. 'Izen Gabe' (18:00) + 'Errementari' (20:00)
Gerediagak, Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoaren laguntzinoagaz, Durangaldeko historian esanahi handiko Abadiñoko Gerediagako foru-zelaia ezagutzera emoteko egitasmo barri bati hasierea emongo deutso. Urtero kultur ekitaldi bat antolatzea da asmoa eta XIX. Mendean Merinaldeko legebiltzarra izan zan lekua bisitetako atxakia izatea.
Lehenengo ekitaldia aire libreko zinema emonaldia izango da. Film bi emongo dira, bia be, Durangaldeagaz loturea dabenak:
- Oraingoz Izen Gabe (1986) - Zuzendaria: Jose Julian Bakedano. Hamar egunetan Durangaldean grabautako film. Jose Luis Borges idazle argentinarraren La Intrusa izenburuko ipuinean oinarrituta, Bakedanok Bernardo Atxagari gidoia eskatu eutson.
- Errementari (2018) – Zuzendaria: Paul Urkijo. Patxi Errementaria ipuin klasikoan oinarrituta sortutako istorioa da. Lehenengo Gerra Karlistea amaitutakoan, Arabako herrixka batean, jazoera bat ikertzen dabil Diputazinoko komisario bat. Patxi izeneko erremantari bakarti bat agertzen da ikerketotan. Inguruko herrietan, baso barruan bizi dan errementariaren gaineko esames asko dago: lapurretak, hilketak eta deabruagaz dituen tratuak. Egun baten, Usue izeneko neskato batek errementariaren etxean sartzea lortzen dau eta agirian geratzen da Patxiren egia.
Protagonisten artean durangar bi dagoz: Uma Bracaglia lehenengoz aktore lanak egin zituan Usueren papelean, eta Eneko Sagardoy deabruaren papelean. Patxi Errementaria Kandido Uranga euskal aktorea da. Beste aktoreen artean, Ramon Agirre, Itziar Ituño edota Josean Bengoetxea be nabarmentzen dira. Eta filman, papel txikiagoan, eskualdeko beste hiru ume be agertzen dira: Nahia Garcia, Haizea Garcia eta Eloi Ruiz de Erentxun.

Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!