'Euskal kultureari so. Bertsolaritzearen artikulazinoak'
2019-05-29 11:46 BertsolaritzeaMaiatzaren 31n amaituko da UPV/EHUko Uda Ikastaroetan merkeago matrikuletako eskaintzea.
Mintzola Ahozko Lantegiak antolatu dau ikastaroa, abuztuaren 22an eta 23an izango da Euskal kultureari so. Bertsolaritzearen artikulazinoak izeneko eskolea Donostiako Miramar Jauregian. Euskal kulturaren konsumoa, transmisinoa eta bertsozaletasuna izango dira berbagai lehen egunean, Josu Amezaga, Iratxe Retolaza eta Harkaitz Zubiri ikertzaileen eskutik; eta, bigarren egunean, bertsolaritzeari inguruan egokitu jakozan eraginak eta horreetara zelan moldatu dan aztertuko dabe parte-hartzaileek, rockari, 90eko bertsolari gazteei, emakumeen presentziari edota hiztun barriei jagokenez. Horretarako, Alberto Irazu, Jon Maia, Oihana Iguaran eta Miren Artetxe izango dira bidelagun.
Gainera, bigarren egunean, arratsaldez, komentautako bertso saio feministea eskainiko dabe Miren Amurizak eta Nerea Ibarzabalek, Maite Berriozabalek gidatuta.
Mintzola Ahozko Lantegia
2008an sortu zan bertsolaritzatik abiatuta; ahozko tradizinoaren gaineko hausnarketa eta ahozkotasunari loturiko diziplinen arteko alkarreragina bultzatzea dau helburu, gizartearen premina barriakaz buztartuz eta, era berean, euren izakerea indartuz.
Horretarako, bertsolaritzearen ikerketan sakontzen eta, horreetan landutako hausnarketak gogoan, euskeraz dabizen beste ahozko kultur sorkuntzetara eta nazinoarteko beste kantu inprobisatuetara zubiak eregiten dabil Mintzola, beste zenbait erakundegaz alkarlanean.
Holan, bere egitekoa hiru arlotan banatzen da: Bertsolaritzearen Ikertegia; Ahozko Alkargunea; eta Kulturartea.
Xenpelar Dokumentazino Zentroak asebeteten ditu Ahozko Lantegiaren hiru arlo horreetako dokumentazino beharrak.
- Izen-emotea hemen.
- Informazino gehiago: www.uik.eus – www.mintzola.eus
- Egitarau osoa hementxe daukazu.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!