Elena Arzakek irabazi dau XX. Urrezko Orratza

Bizkaie! 2019-05-29 10:40   Jan edanak

2012an, Veuve Clicquot, Munduko Emakume Chef onena izentau eben.

Elena Arzak donostiarra sukaldaria da, Juan Mari Arzak sukaldari aezagunaren alabea. Luzernako (Suitza) ostalaritza eskolan ikasi eta amaitzean, Europako jatetxe entzutetsuetan ibili zan lanean sei bat urtez, besteak beste, Frantziako Maison Troisgros, Pierre Gagnaire, Carré des Feuillants eta Le Vivarois jatetxeetan, Louis XV izenekoan, Montecarlon, Londreseko Le Gavroche, Italiako Antica Ostería del Ponten eta Espainiako El Bulli jatetxean.

2000. urtean, Chef de l’Avenir izentau eben eta Espainiako Gastronomia Sariduna da. Horrezaz gan, Veuve Clicquot, Munduko Emakume Chef onena izentau eben.

Gaur egun aitagaz lanean dabil Arzak Jatetxeko ikerkuntza-sukaldean.

Kontuak kontu, gaur arratsaldean, maiatzaren 29an, Bilboko Carlton Hotelean emongo deutse Urrezko Orratza Elena Arzak sukaldariari, emakumeen eskubideen eta genero bardintasunaren alde egindako lanagaitik.


Urrezko Orratza

Emakumea XXI. Mendea alkarteak emoten dau urtero Urrezko Orratza emakumeen eskubideen eta genero bardintasunaren alde egindako lana saritzeko. Igaz Miriam Gonzalez abokatuak jaso eban saria, Inspiring Girls erakundean egindako lanagaitik eta emakumeen eskubideen alde azaldutako jarrereagaitik.

Aurreko urteetan, besteak beste, Thyssen baroneseak edo Núria Espert aktoreak, Rosa Oriolek zein Delfina Entrecanalesek jaso dabe autortzea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu