Euskaltzaindiak izenak normatibizetako eta gizarteratzeko prozesua aztertuko dau Gasteizen

Bizkaie! 2019-05-28 13:18   Euskerea berbagai

Nazinoarteko Onomastika jardunaldiak bagilaren 13an eta 14an izango dira.



Euskaltzaindia
k mendeurrenaren barruan antolatzen dauen zazpigarren jardunaldi akademikoa bagilaren 13an (egun osoz) eta 14an (goizez) izango da, Gasteizko Europa Jauregian. Biltzar barriaren goiburuak dakarrenez, helburu nagusia Onomastika-ondarea babestu eta gizarteratu: han-hemengo esperientziak batu izango da, eta Roberto González de Viñaspre euskaltzain eta jardunaldiko koordinatzaileak hori guztia ikuspegi zabalez egingo dala zehaztu dau: Onomastikaeren ikerketatik abiatuta, izenak normatibizetako eta gizarteratzeko prozesua aztertu eta horretaz gogoetea egin nahi dogu, esan dau González de Viñasprek. Euskal Herriko onomastika-lanak eta proiektuak ardatz hartuta, beste toki batzuetako errealidadeak eta esperientziak be hurretik ezagutzeko aukerea izango dala gaineratu dau euskaltzainak.

Danetara, 17 hizlarik parte hartuko dabe bagileko jardunaldian, besteak beste, Patxi Salaberri, Franco Finco, Elena Martínez de Madina, Stefan Ruhstaller, Vincenç Rivière, Hervé Gwegen eta Roberto González de Viñaspre bera izango dira biltzarrean.

Onomastika-ondarea babestu eta gizarteratu: han-hemengo esperientziak batu biltzarraren egitaraua ikusi hemen.

Horrezaz gan, jardunaldiaren barruan hiru lan aurkeztuko ditu Euskaltzaindiak: Euskal Onomastika Datutegi (EODA) barritua, Persona-izendegi barritua eta Kale eta karrika izenen eskuliburua.

Aurrekoen antzera, jardunaldi hau be dobakoa da, streaming bidez eskainiko da Akademiaren Youtube-ko atarian, aldi bereko itzulpena egongo da eta izena emoteko epea zabalik dago bagilaren 10era arte: info@euskaltzaindia.eus / +34 943 42 80 50 / +34 944 158 155 / +33 (0) 559 25 64 26/ +34 948 22 34 71 (doban sartzea / plaza mugatuak / aldi bereko itzulpena / streaming bidez eskainiko da).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu