Ezkonbidaia Marokon eskaletan
2019-05-28 11:21 Euskaldunak munduanIker Pou eta Neus Colom maiatzaren 4an ezkondu dira Mallorkako Alaró herrian.
Eskaladetan ez dago etenik eta orain gitxi librean, Marejada Fuerza 6 (500 m.) bidea osotu dabe Bulneseko Naranjo mendian. Iker Pou izan da bidearen 18 luzeetatik gogorrenak zabaltzeko ardurea izan dauena, tartean, 8a+ eta 7c zailtasun tarteak eta bestelako arazoakaz.
Era berean, Marokon be ibili dira, Taghia herrian, 2.000 metroko altueran eta Honneymoon bidea (7b/330m.) zabaldu dau Iker, Neus eta Eneko hirukoteak maiatzean. Neus Colom ez da edozein eskalada munduan; Mallorcan, Tramuntana Mendikatean, Xulita (8c) bidean egin dauen Baleareetako lehenengo emakumea izan da.
Pou anaiak mundu osoan ezagunak diran eskalatzaile eta alpinista profesionalak dira. Zazpi kontinenteetako mendi ederrenetako eta gatxenetako asko eskalau ditue, munduko baldintza gogorreneko lekuetara be espedizioak eginez, esaterako Himalaiara, Ipar polora edota Hego polora.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!