Badakigu zein bertsolarik kantauko daben Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan
2019-05-27 09:17 BertsolaritzeaGipuzkoa Bertsotan amaitu da, eta 34 bertsolarik udagoieneko faserako txartela eskuratu dabe.
Hamalau saio eta 84 bertsolari izan ditu Gipuzkoa Bertsotan sailkapen faseak. Azken asteotako jardun biziari esker (asteburu batzuetan lau saio jokatu dira), amaitu dira saio guztiak, eta udagoienean Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako kanporaketetan egongo diran 34 bertsolariak zeintzuk izango diran badakigu.
Moltso bitan banatu ditue parte-hartzaileak. A moltsoari jagokonez, azken saioa zapatuan izan zan, Bergaran, eta Eli Pagola izan zan nagusi. Bigarren lekuan amaitu eban Ane Zuazubiskarrek, irabazleagandik hur: 316 eta 314,5 puntu batu zituen hurranez hurran.
Ganerako bertsolariek puntu gitxiago batu zituen, eta udagoieneko fasetik kanpo dagoz. Oier Iurramendi, Urko Arregi, Beñat Mujika eta Pello Basurto izan ziran Bergarako saioko beste protagonistak.
Egun berean, B moltsoko saioa be jokatu zan, Donostian. Kasu horretan, Iñaki Zelaia izan zan irabazlea, 339 puntugaz. Iñigo Mantzizidor (327) eta Oier Etxeberria (309,5) be, 300 puntuen langatik gora ibili ziran. Beste hiru bertsolariak Ane Beloki, Josu Ibarguren eta Haizea Arana izan ziran.
Honenbestez, udagoienean Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan egongo diran 34 bertsolarien zerrendea eginda dago. Moltso bakotxeko 17 lagun sartu dira, puntuazinoaren araberako hurrenkeran. Gipuzkoako Bertsozale Alkarteak zerrendea publiko egin dau, ikusi hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!