Basque Culinary Centerrek 'II. Sukaldean Sortzaile' lehiaketea deitu dau

Bizkaie! 2019-05-23 10:40   Jan edanak

Aurkezteko epea maiatzaren 30ean, eguenean, amaituko da.

Basque Culinary Center-ek Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako gazteentzako Sukaldean Sortzaile lehiaketearen bigarren edizioa abiarazo dau; 12 eta 17 urte arteko nerabeek, 12 eta 14 urte artekoen eta 15 eta 17 urte artekoen bana kategoriatan banatuta, euren aitita-amamen errezetak oinarri hartuta plater barriak sortu deiezan. Basque Culinary Center-en udako kanpamentu gastronomikoetan parte hartuko dau talde irabazle bakotxak.

Parte-hartzaileek gitxienez bi eta gehienez lau laguneko taldea osotu behar dabe, eta kategoria bi izango dira: 12 eta 14 urte artekoena eta 15 eta 17 urte artekoena. Aitita-amamen errezeta batean oinarrituta, errezeta barri bat idatzi beharko dabe, eta egindako aldaketak arrazoitu. Horrezaz gan, talde bakotxak bideo bat grabau beharko dau euskeraz, errezetea nondik datorren, zergaitik aukeratu daben, zelan kozeinetan dan eta ze osogai eta tresna erabili behar diran azalduz, bai eta plater amaitua be. Parte-hartzeko eta bideoa bialtzeko epea maiatzaren 30ean amaituko da.

Bideo finalista bat aukeratuko da ondoko lurraldeetan (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa) eta modalidade bakotxeko (12 eta 14 urte artekoena eta 15 eta 17 urte artekoena), eta kontuan izango dira publikoaren balorazinoa eta epaimahaiak balorauko dituan erispìde teknikoak, hau da, erabilitako teknikak, plateraren aurkezpena, errezetearen barrikuntza-mailea eta bideoaren kalidadea.

Guztira, sei talde aukeratuko dira –modalidade bakotxeko hiru–, eta horreek epaimahaiaren aurrean preparau beharko dabe errezetea. Esangura horretan, bagilaren 15ean preparau beharko dau hautatutako talde bakotxak errezetea Basque Culinary Centerren. Epaimahaiak modalidade bakotxeko talde irabazle bat aukeratuko dau. Talde irabazle bakotxeko parte-hartzaileek Basque Culinary Centerren «Culinary Camp» uda honetako kanpamentu gastronomikoetarako plaza bat irabaziko dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu