30 jatetxek eta 29 okelategik hanburgesea omenduko dabe II. Gipuzkoa Burger Weeken

Bizkaie! 2019-05-21 13:50   Jan edanak

Maiatzaren 24tik bagilaren 2ra, parte-hartzaileek hanburgesa gourmet sortzaileenak erakutsiko ditue.

Gipuzkoa erta hanburgesea buztartuz, jateko modu honek leku garrantzitsua dauka gure gizartean eta denporeagaz aldatzen joan da. Omenaldia merezidu dau beraz eta gure lurraldean egingo da. Maiatzaren 27tik bagilaren 2ra, 30 jatetxe eta edaritegi gipuzkoarrek hanburgesa ederrenak erakutsiko ditue Gipuzkoa Burger Week-en bigarren edizino honetan. Jateko modu honek izan dauen bilakaerearen erakusgarri, berehalako janaria izatetik benetako proposamen gastronomiko bihurtu da.

Hanburgesea 80ko hamarkadan sartu zan Gipuzkoan eta janari mueta honetan espezializautako establezimenduak ikusten hasi ziran hamarkada horretan. Urte asko aurrerago heldu ziran gure lurraldera fast foodeko frankizia handiak eta orain urte gitxi hanburgesa gourmetera bideratua egoan geldiezinezko mobimentua abian jarri zan.

Hanburgesa mueta guztiak topa daitekez Gipuzkoa Burger Weeken, zehatz esateko 30 proposamen aurkeztu dira eta 10€ izango da gehienezko prezioa. Donostia, Irun, Lasarte-Oria, Pasaia, Alegi, Anoeta edo Arrasateko establezimenduak bizkor ibili dira eta etxean egindako saltsak, ogi eta bestelakoen eskaintza zabala ekarriko dabe.

Adibide asko dagoz, berbarako, Oquendo jatetxeko Sagardao Burger, sagardaotegiko gastronomia omendu nahi dabe eta horretarako, txuleta okelearen hanburgesea aurkeztuko dabe Idiazabal krema ketuagaz, txahal zezinea, etxeko irasagar eta sagardao coulisa, intxaurrak eta rukula apur bat ukutu berdea emoteko.

Alde zaharretik, Casa Tiburciok oraingo honetan sukaldaritza asiatikoa omenduko dau, behi okelea, perretxiko eta banbuagaz, eta laguntzeko kukuluak, cherry tomateak eta ostra saltsea eta chili gozoa. Guztia kristalezko ogian eta loto sustrai txip batzugaz batera.

Gusto arriskutsuagoa Casa Vergarak aurkeztuko dau, Club Ranero izena jarri deutsien makailao hanburgesea, piperrada eta bere pil-pilagaz aurkezten dana. Espinaka kurruskari batek eta juka frijituak laguntzen deutso. Dana malta ogian.

Amaran, heldu barri diran Kanela Cafék txuleta okelaz egindako hanburgesea eskainiko dau, letxuga, kipula karamelizatua, hirugihar kurruskaria, gaztai urdin papurtua eta ahabi saltsea, ahosabaiarentzat gusto eztanda izateko.

Irunen Bakar Jatetxea, bertan Wiliam Aristizabal urrunago joan da eta Dry Bbq izenekoa ekarriko dau. Espezia nahasketa bat egin dau eta okelea bustitakoan barrutik barbakoa gustua dauka eta kanpotik itxura karamelizatua.

Irunen jarraituz, Altxola Tabernak berak egindako hanburgesa okelea, etxean egina kipula txikiakaz, ahate moussea eta osogai sekreturen bategaz. Briotxe ogian, letxugea, tomatea, kipula kurruskaria eta piku gozoen ikutu bitxia.


Hanburgesearen Nazinoarteko Eguna

Maiatzaren 28an, martitzenean, izango da Hanburgesearen Nazinoarteko Eguna. Egun horretarako Gipuzkoako II. Hanburgesa Lehiaketea antolatu da, 18:00etatik aurrera Donostiako Boulevardean ospatuko da eta bertan lantegi propioa daben 29 okelategik parte hartuko dabe, hanburgesa artisau onena egiteko. San Sebastian Shopsek, Gipuzkoako Okelategi Alkarteak, Gipuzkoako Merkataritza Federazinoak, Bretxako handizkarien Merkatuak, San Martin Merkatuak eta Comunicamelok antolatu dabe lehiaketea.

Sukaldariek, okelatan adituak diranek zein kazetariek osotuko dabe epaimahaia eta euren esku egondo da hanburgesa irabazlea aukeratzea.

Informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu