Alos Quartet laukotea disko barria grabetan dabil

Bizkaie! 2019-05-21 12:12   Musikea

Lau titulupean, irailean ikusiko dau argia.

Alos Quartet taldeak bere XX. urteurrena beteko dau du aurten, eta ospakizun horren ardatza izango da konposizino barriz osotutako diskoa: Lau titulupean, irailean ikusiko dau argia, eta zuzeneko lehen aurkezpena Getxofolk jaialdian emongo dau Alos Quartetek, irailaren 5ean, hain zuzen be.

Grabazinoan, taldearen ibilbidean lagun izandako hainbat kolaboratzaileren parte hartzea dabe, besteak beste, Oreka TX, Izaro, Iñigo Egia, Juan Carlos Cambas pianojole argentinarra, Aitor Etxabarria, Ivan Alzate, Enrike Solinis, eta beste hainbat.

Lau zuzeneko ikuzkizun barrian, Alos Quarteten musikea eta jantza garaikidea buztartuko dira Amaia Elizaran konpainiaren eskutik.

Kontuak kontu, udagoienerako Alos Quartet 20 Urte emonaldia atontzen dabil taldea, urteurrena modu berezian ospatzeko; besteak beste, Donostiako Victoria Eugenian eta Gasteizko Principal Antzokian izango dira zuzenean.


Alos Quartet - Kontzertuak

- Abuztuaren 20an, Iruñeako Zitadela Harresien Jaialdian.

- Irailaren 5ean, Getxon, GetxoFolk Jaialdian. Alos Quartet laukotearen disko barriaren aurkezpen kontzertua, Amaia Elizaran jantza konpainia eta gonbidatu bereziakaz.

- Abenduaren 13an, Gasteizeko Principal Antzokian, Aitzina Folk Jaialdian.

- Abenduaren 23an, Donostiako Victoria Eugenia Antzokian.

- 2020ko urtarrilaren 3an, Tolosako Leidor Antzokian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu