Naia Etxeberri Larzabalek jantzi dau txapela

Bizkaie! 2019-05-20 12:22   Bertsolaritzea

Baionako Naia Etxeberri Larzabalek Maddalen Arzazus Antía bertsolariaren eskutik jantzi dau txapela.

Pasa den zapatuan, maiatzaren 18an, Hazparneko Haritz Barne zinema gelan. Zuberoa, Lapurdi, eta Behe Nafarroako gazteen mailako Eskolarteko Txapela izan da Hazparnen eta finalean, 9 gaztek hartu dabe parte: Asier Arbelaitz, Daia Harlouchet, Ekhi Perrier, Irati Alcantarilla, Josu Txoperena, Leire Casamajou, Mae Laskarai, Naia Etxeberri, eta Unai Harlouchet. Gaiak, Xan Alkhatek emon ditu, eta epaile lanetan hirukote honek jardun dau: Joakin Arregi Goenaga, Lur Renteria eta Maindi Murua Berra.

Baionako Naia Etxeberri Larzabalek jantzi dau txapela, Maddalen Arzazus Antía bertsolariaren eskutik.

Sariak emoten oholtza gainean, Maddalen Arzallus Antía eta Ainhoa Sarasua Laskarai izan dira.

Kontuak kontu, Irati Alcantarilla Urdanpilleta eta Naia Etxeberri Larzabal, bagilaren 8an, Saran jokatuko dan Euskal Herriko finalean izango dira.

Informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu