Maider Arregi, Manex Mujika, Jokin Uranga eta Endika Igarzabal irabazle Gipuzkoan

Bizkaie! 2019-05-20 08:34   Bertsolaritzea

Gipuzkoa Bertsotanen, datorren astegoienean, hilaren 25ean, saio bi izango dira: Bergaran eta Donostian.

Zapatuan, Zizurkilen, A multzoan, Maider Arregi Markuletak irabazi eban Jokin Bergararen aurretik; Legorretan, B multzoan, Manex Mujika Amunarrek irabazi eban saioa.

Domekan, Errezilen, A multzoan, Maider Arregi Markuletak irabazi eban eta Aretxabaletan, barriz, Endika Igarzabal Muruak, Ainhoa Agirreazaldegiren aurretik.

Sailkapen nagusiari jagokonez, A multzoan,

1.- Maider Arregi Markuleta 338,5
2.- Aitor Salegi Martija 335,5
3. Jokin Uranga Isuskiza 333,5

B multzoan:

1.- Haritz Mujika Lasa 344
2.- Iñigo Izagirre Urteaga 333,5
3.- Unai Muñoa Amundarain 329

Gipuzkoa Bertsotanen, datorren astegoienean, hilaren 25ean, saio bi izango dira Bergaran eta Donostian.


Gipuzkoa Bertsotan

Udagoienean hasiko da 2019ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa. Aurretik, ostera, Gipuzkoa Bertsotan, txapelketarako sailkapen fasea dago jokoan,
Sailkapen fase bat baino gehiago da Gipuzkoa Bertsotan. Gipuzkoan bertsolaritzeak bizi dauen osasunaren isla da, besteak beste, bertso eskoletan, hezkuntza arautuan, plazetan zein lehiaketa eta sariketetan bizi dan emonkortasunaren erakuslea.

Maiatzaren 4tik 25era, 14 saio izango dira Gipuzkoan. Antolaketan hamaika lagun, 15 gai-jartzaile, 18 epaile, 3 idazkari eta 84 bertsolari izango dira Gipuzkoa Bertsotan jarriko dabenak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu