Bizkaiko Eskolarteko azken kanporaketea Peru Irastorzak irabazi dau

Bizkaie! 2019-05-16 08:57   Bertsolaritzea

Zortzi bertsolari egongo dira Abadiñoko finalean.

Argazkia: Bizkaiko Bertsozale Alkartea | Ikusi handiago | Argazki originala

Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketako laugarren eta azken finalaurrekoa jokatu zan, atzo, Getxon. Hamaika bertsolari gaztek igon eben oholtzara, eta, epaileen eretxian, Peru Irastorza izan zan onena. Datorren asteko finalean egongo da, beraz. Puntuazinoari esker, Getxoko bigarren sailkatua be finalerako sailkatu da, Peio Lago.

Honeek bertsolariak ibili ziran kantuan atzo: Jare Torralba, Oier Rementeria, Oihan Diaz, Peru Irastorza, Txomin Aiartza, Amets Zulueta, Ane Barcena, Peio Lago, Izaro Gascon, Olaia Cancelo eta Izaro Bilbao.

Saioko aurkezlea Beñat Vidal izan zan, eta epaimahaian honeek egon ziran: Leire Etxebarria, Miriam Juaristi eta Joseba Santxo. Ganera, idazkari lanetan ibili zan Idoia Anzorandia.

Eskolarteko Txapelketako finala maiatzaren 25ean jokatuko da, Abadiñon. Egun osoko programazinoaren barruan, Eskolarteko idatzizko finala eta Bizkaiko Taldekako Txapelketako finala be jokatuko dira. Eskolarteko bat-batekoa 11:30ean hasiko da, eta honeek izango dira finalistak: Maider Altuna, Bittor Altube, Maite Sarasola, Peru Irastorza, Ander Sarriugarte, Janire Arrizabalaga, Peio Lago eta Amaiur Atxa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu