Alkarlanerako eredu barriak aztertuko ditue XI. Udaltopen
2019-05-15 13:23 Euskerea berbagaiEguenean eta barikuan egingo dabe jardunaldia, Lasarte-Orian.
Igazko hamargarren edizino berezia gogoan, hamaikagarrenez egingo dabe bihar eta etzi Udaltop jardunaldia, udaletako euskera zerbitzuen topaketea. Euskal Herri guztiko teknikariak batuko diran ezkero, alkarren barri izateko eta ideak konpartiduteko aukera parebakoa izango da. Betiko legez, Lasarte-Oriako Manuel Lekuona kultur etxean egingo dabe.
Udaltopek gai bat jorratzen dau urte bakotxean, aurten eragileen arteko alkarlana aukeratu dabe, Alkar ulertzetik alkarregaz lan egitera... Ados? lemapean. Lankidetzarako eta gobernantzarako eredu barriak aztertuko ditue, euskera zerbitzuen funtzionamendurako aproposak izan leitekezalakoan.
Antolatzaileek gogora ekarri dabenez, Udaltop bera be alkarlanaren emoitzea da. Erakundeen arteko lankidetzeari eta hizkuntza politika koherente baten beharrari begirako proiektua da hasieratik. Euskal Herriko lurralde guztietako teknikarientzako prestakuntzea bateratzea da asmoa, Iparralde zein Hegoaldekoak izan.
Beste alde batetik, Euskaraldia izango da jardunaldietako beste gaia. Aurreko urte bietan jorratu dabe Euskaraldia, eta behin lehenengo edizinoa pasauta, barriro helduko deutsie gaiari, egitarauan bigarren mailan agiri dan arren. Erakunde publikoen eta eragileen arteko alkarlana ezinbestekoa izan da Euskaraldia martxan jarteko, hortaz, edizino honetako gai nagusiagaz bat dator.
Eguen eta barikuan, Euskal Herri guztiko 210 hizlari eta parte-hartzaile egongo dira Udaltopen. Euskera teknikariak ez eze, arduradun politikoak, irakasleak eta abar konbidau ditue. Berbaldiak eta aurkezpenak ez eze, barrikuntzarako plataforma barriaren inguruko azalpenak emongo ditue.
Egitarau osoa hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!