Berri Txarrak, El Drogas, Leire Iseo, Aiora Renteria, La Moda, Matxet...

Bizkaie! 2019-05-15 08:49   Musikea

Berri Txarrak lagun artean, Kobetamendin, garagarrilaren 14an.

Garagarrilaren 14an, Bilboko Kobetamendi gunean kontzertu berezia eskainiko dau Berri Txarrak taldeak hainbat gonbidatu bereziren laguntzaz. Berri Txarrak lagun artean kontzerturako 5 gonbidaturen izenak aurreratu ditue: El Drogas, Leire Iseo (Iseo & Dodosound), Aiora Renteria (Zea mays), David Ruiz (La Maravillosa Orquesta del Alcohol - La MODA) eta Iñaki Altolagirre Matxet (Sega Sound Killers, Naizroxa, Anai-Arrebak, Jousilouli). Zerrendea oraindino osatzeko dagoan arren, beste hamar gonbidatu inguru egotea espero dabe. Izen gehiago aurrerantzean jakinarazoko ditue.

Kontzertuaren egunean, arratsaldeko 16:00retan zabalduko ditue ateak eta 20:30ak arte eskaintza ederra izango da, bertso saioak, antzerkia, jantzak, zein musika saio laburrak.

Berri Txarrak taldearen kontzertua, barriz, iluntzeko 21:00etan hasiko da. Gogoratu, salgai jarri eta zortzi orduan, 10.000 sarrera inguru saldu ziran. Baina jente gehiago sartzeko modua dagoala ohartarazo dabe taldekideek: 35 euroan dagoz salgai hemen. Umeentzako sarrerak be badagoz, 3 urrtera arteko umeek euro bat ordaindu beharko dabe; 3 eta 11 urte bitartekoek, barriz, 8 uro.


Berri Txarrak taldearen agurra

2019an, Euskal Herrian emon beharreko kontzertu guztietarako sarrerak ordu gitxitan agortu zirala kontuan hartuta, albiste ona dator, izan be, inor kanpoan itxi beharko ez leuken emonaldia iragarri dabe: Berri Txarrak zuzenean, Bilboko Kobetamendin, garagarrilaren 14an. Ez-ohiko saioa izango da, Ikusi Arte Tour biran eskaintzen dituenetatik ezbardina.


AEB eta Mexiko

Berri Txarrak taldea Ameriketako Estadu Batuetan ibiliko da datozen egunetan: maiatzaren 17an, Oregoneko Portlanden; 18an, Sacramenton; 19an, San Frantziskon; 21ean, Los Angelesen; 22an, Fullertonen; 23an, Spring Valleyn; eta 25ean, Mexico DFn.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu