Maite Sarasolak irabazi dau Bizkaiko Eskolartekoko Lemoako saioa

Bizkaie! 2019-05-14 09:11   Bertsolaritzea

Zazpi gaztek hartu dabe parte hirugarren kanporaketan.

Argazkiak: Bizkaiko Bertsozale Alkartea | Ikusi handiago | Argazki originala

Bizkaiko Eskolarteko Txapelketako hirugarren kanporaketea jokatu zan atzo, astelehena, Lemoan. Zazpi neska-mutilek igon eben oholtzara, eta Maite Sarasolak batu eban puntu gehien. Honenbestez, eguazteneko saioa baino ez da geratzen kanporaketak amaitzeko, maiatzaren 25ean Abadiñon finala jokatu baino lehen. Getxon izango da laugarren kanporaketea, Erromoko Kultur Etxean.

Kanporaketetako irabazleek zuzeneko txartela daukie finalerako. Ganerako finalistak, puntuen sailkapenaren arabera erabagiko dira.

Lemoako kanporaketan, honeek egon ziran kantuan: Aitor Bilbao, Janire Arrizabalaga, Izaro Mazo, Unai Intxausti, Maren Gallastegi, Maddi Askaiturrieta eta irabazlea, Maite Sarasola. Gai jartzailea Iñaki Iturriotz izan zan.

Epaileak Leire Etxebarria, Miriam Juaristi eta Ander Txakartegi izan ziran, eta idazkaria, Idoia Anzorandia.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu